gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Margaret Atwood | liburutegiak | Astelehenean gatoz »

Inbentarioa egiteko itxita
2008/07/29

Liburuak Liburutegiko apaletan Urtero bezala, abuztua heltzearekin batera, Liburutegian inbentarioa egiteko garaia iritsi zaigu, etxea txukuntzeko garaia. Astelehenean, abuztuak 4, ekingo diogu lan horri eta Liburutegia bi astez itxiko dugu.

Abuztuaren 18an bueltatuko gara, etxeko lanak behar bezala egin ondoren: gauza bakoitza bere lekuan jarrita, tejueloetan egindako akatsak zuzenduta eta, ordu asko irekitzeagatik, urtean zehar egin ahal izan ez dugun mantentze-lan sakona eginda.

Liburutegia ixteagatik barkamena eskatzen dizuegu, baina aipatu lanak behar bezala egin eta zerbitzurik onena eskaintzeko beharrezkoa da. Bueltatzean, abuztuaren 18an, itxi genuenean baino hobeto aurki dezazuen espero dugu.

Bestalde, Liburutegia itxita egon arren, KOLDO MITXELENA Kulturunean ditugun bi erakusketak bisitatzeko aukera duzuela gogoratzen dizuegu: Labirintoaren erbestean. Literatur jolasa Ganbaran, eta Try Again Erakustaretoan.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net