gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Santuaren tradizioa | liburutegiak | Inbentarioa egiteko itxita »

Margaret Atwood
2008/06/26

Margaret Atwood Egungo poeta eta eleberrigile gailenetako bat den Margaret Atwood idazle kanadarrak Letren Asturiasko Printzea Saria eskuratu du. KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian bere hainbat lan aurkituko dituzue.

Margaret Atwood 1939 urtean jaio zen Ottawan (Ontario, Kanada) eta txikitatik maite zuen irakurtzea. Torontoko unibertsitateko Victoria College-en Arte ikasketak egin ondoren, Harvardeko unibertsitateko Radcliff College-en graduondoko ikasketak egin zituen.

Ingeles literatura irakaslea izan da Kanadako hainbat unibertsitatetan. Vancouverreko British Columbia, Montrealeko Sir George Williams eta Torontoko Yorkeko unibertsitatean, esaterako. 1972tik aurrera idazle lanean murgildu zen guztiz, eta Kanadako Idazleen Elkarteko (1981-1982) eta Idazleen Nazioarteko PEN Clubeko Kanadako zentroko (1984-1986) presidente izan zen.

Oso idazle emankorra da. La mujer comestible (1969) nobelarekin lortu zuen nazioarteko sona. Ondoren, Resurgir (1972), Doña Oráculo (1976), Life Before Man (1980), Ojo de gato (1988) eta La novia ladrona (1993 argitaratu zituen. Emakumea, bere helduaroa eta rol sexualen aldaketak dira bere lanen ardatz.

Poesian ere lan ugari ditu. 19 urte zituela hasi zen genero hau lantzen. Mitologia, kultura, literatura eta pinturaren arloko erreferentziak erabiltzen ditu bere olerkietan, Double Persephone (1961), The Circle Game (1964) eta Procedures for Underground (1970) lanetan, esaterako. You are Happy (1974) eta Two-Headed Poems (1978) lanetan gizarte gaikekiko ardura erakutsi zuen. Lehenengoan emakumearen zapalkuntza aztertu zuen, eta bigarrenean, Canadako bi hizkuntza eta kulturen arteko gatazka. Kezka hauek berriz azaldu ziren True Stories (1981), Interlunar (1984) eta Morning in the Burned House (1995) lanetan.
Margaret Atwoodi buruzko irakurketa gida
Irakurketa gida
Bere lanetan murgildu nahi baduzue, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiaren Irakurketa gida kontsultatu dezakezue. Bertan, Atwoodi buruzko testuaz gain, KOLDO MITXELENA Kulturuneko bibliografiaren berri ere jaso dezakezue.

Liburutegiko katalogoan ere bilatu ditzakezue bere lanak.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net