gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 5, ostirala

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Lana Turner | liburutegiak | Dotrina kristauari buruzko galdera eta erantzunak »

Sergio Leone eta westerna
2008/05/12

Sergio Leone Maiatzaren 12tik 16ra, Sergio Leoneren westerna izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan protagonista.

Aurreko garaietan arrakasta handia izan arren, une horretan gainbeheran zegoen generoa suspertu zuen Sergio Leonek 60ko hamarkadan. Kritikak spaghetti western izena jarri zion bere zinemari, zuzendariaren eta filmetan parte hartzen zuten aktoreetako batzuen omenez.

Baina Sergio Leoneren westerna hori baino gehiago ere bada. Azken garaiko westerna da, arrastiriko westerna. Western mota honetan, lehen planoak dira nagusi eta eszena motelak erabiltzen dira, ikusleen arreta erakartzeko. Ezaugarri hauetaz gain, aktore handiak ezagutarazi eta zenbiat beterano berpiztu zituen Leoneren zinemak. Ezaugarri hauei Ennio Morricone handiaren soinu banda berezi eta gogoraerraza gehitu behar zaie, Leoneren westernaren kontzeptua osatzeko.

Genero honetako bost film bakarrik filmatu zituen Leonek. Horiexek ikusiko ditugu Fonotekan, maiatzaren 12tik 16ra, 17:30ean:

Astelehena 12: Por un puñado de dólares (1964). Akira Kurosawaren Yojimbo filmean oinarrituta, mertzenario baten ibilerak ditu ardatz. Bata bestearen aurka dauden eta herria kontrolatzen duten bi familietako edozeinen alde lan egiten du unean uneko interesen arabera. Film honetan egindako paperak izar bihurtu zuen Clint Eastwood. Gian Maria Volontéren lana ere aipatzekoa da.

Asteartea 13: La muerte tenía un precio (1965). Bi protagonistak el Indio izeneko bidelapurraren atzetik dabiltza ordainsaria eskuratzeko. Bakoitzak arrazoi bat du eta modu ezberdinak erabitzen dituzte. Baina elkarlanean aritu beharko dute bidelapurra eta bere banda harrapatzeko. Berriz ere, Clint Eastwood eta Gian Maria Volonté ditugu protagonista; aipatzekoa da Lee Van Cleef eta Klaus Kinskiren lan bikaina ere.

Asteazkena 14: El bueno, el feo y el malo (1966). Hauxe da, agian, Leoneren westernik onena. Filmeko hiru protagonistek izkutuan dagoen diru kargamentua eskuratu nahi dute. Antza denez, hilobi batean dago, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibileko gudu zelaiaren erdian. Aipatzekoa da hiru protagonisten lana: Clint Eastwood, Lee Van Cleef eta Eli Wallach.

Hasta que llegó su hora filmaren irudia Osteguna 15: Hasta que llegó su hora (1968). Mendeku baten istorioa da. Haur bat zenean anaia zaharra hil zuen bandaren atzetik dabil filmeko protagonista. Denak erori dira, bat ezik: Frank, taldeko burua. Beste filmetan bezzala, aipatzekoak dira Morriconeren soinu banda eta aktore talde bikaina: Charles Bronson, Henry Fonda, Jason Robards eta Claudia Cardinale.

Ostirala 16: ¡Agáchate, maldito! (1971). Mexikoko iraultzan girotutako filma. Juan, bigarren mailako bidelapur mexikarra, eta John, IRAko kide izandako dinamitaria, bankuak lapurtzeko elkartzen dira. Nahi gabe, hainbat preso iraultzaile askatuko dituzte, eta ondorioz, heroitzat hartuko dituzte. James Coburn eta Rod Steiger dira protagonista.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net