gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 21, igandea

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Dotrina kristauari buruzko galdera eta erantzunak | liburutegiak | Nazionalismo eta nazionalismoak »

Fonoteka berritzeko lanak
2008/05/16

Fonoteka Sergio Leone eta westerna zikloa bukatuta, zinema emanaldiak etengo ditugu denboraldi batez. Izan ere, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonoteka berritzeko lanak hasiko ditugu.

Denbora oso azkar pasatzen da, eta ia 15 urtez erabili ondoren, Fonoteka berritzeko garaia heldu da. Batetik teknika oso azkar garatzen da eta ekipamendua berritu behar dugu. Horretaz gain, espazioa hobeto aprobetxatzen saiatuko gara.

Lanak egiteko, zenbait egunetan Fonoteka itxita egongo da eta besteetan, CD eta DVD mailegu zerbitzua bakarrik izango da:

-Maiatzaren 19, 20 eta 21ean, Fonoteka itxita egongo da.

-Maiatzaren 22tik 31ra, CD eta DVD mailegu zerbitzua bakarrik izango da.

-Ekainaren 2, 3 eta 4an, Fonoteka itxita egongo da.

-Ekainaren 5etik aurrera, CD eta DVD mailegu zerbitzua bakarrik izango da.

Ahalik eta lasterren esango dizuegu noiz berrezarriko dugun zerbitzu osoa. Erabiltzaileei zerbitzurik onena eskaintzeko betiko gogoekin eta garai berrietara moldatutako azpiegitura batekin bueltatuko gara.

Bide batez, zerbitzua eteteagatik barkamena eskatzen dizuegu, baina lanak derrigorrezkoak dira zerbitzurik onena eskaintzeko. Mila esker ulertzeagatik.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net