gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko urriak 12, igandea

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Sergio Leone eta westerna | liburutegiak | Fonoteka berritzeko lanak »

Dotrina kristauari buruzko galdera eta erantzunak
2008/05/14

Soy de Amilletta sinadura dokumentuan Apirilean esan genizuen KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak XVI. eta XVII. mendeetako dokumentu bana eskuratu berri zituela. XVII. mendekoa eskuizkribua zen eta dotrina bat zuen euskaraz, Soy de Amilletta-k sinatuta. Dagoeneko Fondo gordeetan dago dotrina.

Preguntas y respuestas de la doctrina Christiana en bascuence da dotrina honen izenburua eta bizkaieraz dagoen arren, bizkaiera literarioaren ekialdeko euskalki batean idatzia dirudi, eta seguru asko bizkaieraz hitz egiten den baina administrazioz gipuzkoarra den ingurukoa izango da (Bergarakoa, Arrasatekoa edo Leintz bailarako herriren batekoa).

Izenburuak dioen bezala, kristau dotrinari buruzko galdera eta erantzunak biltzen ditu. Bost orri ditu eta horrela hasten da:

Preg.ta Christaua bazara= Resp.ta= Bai Jesuschristo guere Jaunaren graciaz= P. Cer esan nai dau christauac= R. Christoren guiçona= P. Cer da christoren guizona= R. Bautismo santuan christoren fedea profesadu ebana= P. Cein da Christo= R. da Jaungoicoa, eta guizona= P. Nola da Jaungoicoa= R. cerren dan Aita Eternoaren Semea= P. nola da guizona= R. ceren dan Ama Virginearen Semea (...)
Ondoko irudietan dotrina osoa irakurri dezakezue:

Dotrinaren lehen orria Dotrinaren bigarren orria Dotrinaren hirugarren orria Dotrinaren laugarren orria Dotrinaren bostgarren orria

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net