gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko urriak 12, igandea

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Richard Widmark | liburutegiak | Jose Bergamin oroitzen »

Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegia aberasten
2008/04/14

Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegiko erreserba gunea KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak bi dokumentu eskuratu ditu berriki, funtsak etengabe aberasteko bidean: eskuizkribu bat eta inprimatutako bat.

Eskuizkribua XVII. mendearen amaierakoa da eta Trentoko Kontzilioaren zenbait akta ditu gaztelaniaz, eta dotrina bat euskaraz. Dotrinaren sinadura ondokoa da: Soy de Amilletta. Dokumentu hau ezezaguna zen, 1983an Correo egunkariko kazetari batek haren berri eman zuen arte. Izenik ematea nahi ez zuen Iruñeko liburuzale batena zela esan zuen.

Egunkarian artikulu hori agertu eta gero, Adolfo Arejitak eta Mirari Alberdik eskuizkribuaren azterketa egin zuten Litterae Vasconicae / Euskeraren iker atalak bildumako 3 eta 4 zenbakietan.

Dirudienez, liburu-saltzaile batek eskuratu du dokumentua, eta orain KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiari saldu dio. Izan ere, bizkaieraz dagoen arren, bizkaiera literarioaren ekialdeko euskalki batean idatzia dirudi, eta seguru asko bizkaieraz hitz egiten den baina administrazioz gipuzkoarra den ingurukoa izango da (Bergarakoa, Arrasatekoa edo Leintz bailarako herriren batekoa).

Bigarren dokumentua, Nafarroaren historia, 1597an inprimatu zen Kolonian, bi tintaz eta tipografia gotiko alemanaz. Edizio ezin bakanagoa dela esaten dute; izan ere, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak eskuratu duenaz gain, ale ez oso bat bakarrik dago jasota, Nafarroako Liburutegi Nagusian.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net