gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegia aberasten | liburutegiak | Charlton Heston »

Jose Bergamin oroitzen
2008/04/16

Jose Bergaminen argazki bat Abuztuaren 28an Jose Bergamin (Madril 1895 - Hondarribia 1983) idazlearen heriotzaren 25. urteurrena izango da. Urteurrenaren harira, Bergaminen Lagunak taldea omenaldia prestatzen ari da.

Izan ere, taldeko kideek -Miguel Castells, Alfonso Sastre, Javier Irigoyen, Ignacio Muñagorri, Jose Felix Azurmendi, Isabel Sanchez eta Xabier Sanchez Erauskin- Bergaminen irudia berreskuratu nahi dute.

Besteak beste, abuztuaren 29an haren omenezko jardunaldi bat izango da EHUren Udako Ikastaroen harira. Erakusketa bat ere prestatzen ari dira, argazki, jatorrizko testu, eta liburuekin. Abuztuaren 30ean, lore-eskaintza izango da Hondarribiako hilerrian. Eta udazkenera begira, ekitaldi gehiago antolatuko dituzte Hondarribian, idazle eta pentsalariaren irudia herriari hurbiltzeko.

Madrildik Hondarribira
Jose Bergamin Madrilen jaio zen 1895. urtean. Familiarengandik komunismoaren ideiak eta fede katolikoa jaso zituen, eta paradoxa honek askoren onespen-eza ekarri zion.

Bere lehen artikuluak Juan Ramon Jimenezek zuzendutako Índice aldizkarian azaldu ziren, 1921. eta 1922. urteetan. Bergaminen esanetan, aldizkari honetan jaio zen, hain zuzen ere, 27ko belaunaldia. Hala ere, Bergaminek ez zuen izen hori atsegin eta Errepublikaren belaunaldia nahiago zuen.

Miguel Primo Riveraren dikaduraren aurkakoa izanik, errepublikaren aldeko mitin batean parte hartu zuen Salamancan Miguel de Unamunorekin batera. Denboraldi batez, Aseguruen Zuzendari Orokorra izan zen, Errepublikako Lan Ministerioan.

1933ean Cruz y Raya aldizkaria sortu eta zuzendu zuen. 27ko belaunaldiko idazle askok parte hartu zuten bertan. Azken alea 1936ko ekainean argitaratu zen, altxamendu militarra baino egun batzuk lehenago.

Gerra Zibilean, Intelektual Antifaxisten Aliantzako presidente izan zen eta Espainiako enbajadako kultura agregatu izendatu zuten Parisen. Francok gerra irabazi ondoren, erbestera jo zuen. Federico Garcia Lorcak hil aurretik eman zion Poeta en Nueva York liburua berak argitaratu zuen erbestean.

1970ean Madrilera buelatu zen, baina azken urteak Euskal Herrian pasa nahi izan zituen. Egin egunkarian eta Punto y Hora de Euskal Herria aldizkarian kolaboratzaile izan zen. 1983ko abuztuaren 28 hil zen Donostian eta 29an lurperatu zuten Hondarribian.

Irakurketa gida
Olekaria, saiakera-idazlea, antzerkigilea... Hainbat urtetan bere ibilbidea isilarazi arren, Jose Bergaminek ondare intelektual garrantzitsua utzi zigun.

Irakurketa gidaren zati baten pantaila irudia Bere lanetan sakondu nahi baduzue, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiaren Irakurketa gida kontsultatu dezakezue. Pedro G. Romero artistaren El fantasma y el esqueleto: Un viaje, de Fuenteheridos a Hondarribia, por las figuras de la identidad proiektuaren harira egin zen gida hau.

Bertan Bergamini buruzko testuaz gain, KOLDO MITXELENA Kulturuneko bibliografiaren berri ere jaso dezakezue, obra motaren arabera sailkatuta (prosa, poesia edo antzerkia).

Liburutegiko katalogoan ere bilatu ditzakezue Bergaminen lanak.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net