gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 5, ostirala

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Oso antisektario sektarioak | liburutegiak | Itsasoa haserretzen denean »

Joan Crawford
2008/03/07

Joan Crawford Martxoaren 10etik 14ra aktore handi bat gogoratuko dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan: Joan Crawford.

Lucille Fay Le Sueur, Joan Crawford zineman, 1904ko martxoaren 23an jaio zen San Antonion (Texas) eta New Yorken hil zen, 1977ko maiatzaren 10ean. Dantzarako gaitasun berezia zuen, baina hankei eragin zien istripu baten ondorioz, ezin izan zuen dantzari profesional izan; hala ere, dantzarako gaitasuna zineman erakusteko aukera izan zuen.

Bikote harremanei dagokionez oso bizitza gorabeheratsua (lau aldiz ezkondu zen eta hamaika amorante izan zituen) izan zuen arren, Hollywoodeko aktore karismatikonenetako bat izatera iritsi zen, batez ere, izaera gogorreko lan dramatikoetan. Hiru aldiz izendatu zuten Oscar sarietarako eta 1945ean lortu zuen Alma en suplicio filmarekin.

Martxoaren 10etik 14ra, bere film onenentako bost eskainiko ditugu, ohi bezala 17:30ean.

Astelehena 10: Lluvia (1932). Lewis Milestoneren film honek Somerset Maughamen Rain eleberria du oinarri. Hurbiltzen zaizkion gizon guztiak liluratzen dituen emakume baten istorioa kontatzen du Pago Pago irlan. Misiolari batekin topo egingo du eta honek hausnarketa sakona eginaraziko dio gure protagonistari. Joan Crawfordek eta Walter Hustonek (John Huston handiaren aita) lan bikaina egiten dute.

Asteartea 11: Amor que mata (1947). Curtis Bernhardtek zuzendutako zinema beltzaren pieza bikain bat. Joan Crawforden lanik onenetako bat da. Atsegabetuta bizi den emakume baten rolean egindako lanarengatik emakumenzko aktore onenaren Oscar sarirako izendatu zuten. Aktoreen artean aipatzekoa da Van Heflin ere.

Asteazkena 12: Los condenados no lloran (1950). Vincent Shermanen film honek Ethelen istorioa kontatzen du, izaera gogorrarekin gizonezkoen mundu batean aurrera egiten ikasten duen emakume bat. David Brian dugu gure protagonistaren lagun.

Johnny Guitar filmaren azalaOsteguna 13: Johnny Guitar (1954). Nicholas Ray zuzendariaren film gogoangarria. Maitasun eta diru kontuek eragindako gorrotoei buruzko istorio bat. Vienna, gure protagonista, joko areto baten jabea da. Emmak Vienna gorroto du eta ahal duen guztia egingo du haren kontra. Bien artean pistolak alde batera utzi eta gitarra hartuko duen gaiztagin ohi bat azalduko da. Film eta aktore bikainak: Joan Crawford, Sterling Hayden, Mercedes McCambridge, Ernest Borgine, Scott Brady, John Carradine eta Ward Bond, bestak beste.

Ostirala 14: ¿Qué fue de Baby Jane? (1962). Robert Aldrichen maisulana. Bette Davis (Oscar sarirako izendatu zuten film honengatik) eta Joan Crawfordek aparteko lana egin zuten. Bi ahizparen arteko harreman korapilatsua du ardatz. Bietako bat elbarri geratzen da eta besteak hura tormentatzea izango du obsesio. Bost Oscar saritarako izendatu zuten filma.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net