
gipuzkoakultura - liburutegiak
Datorren astean, Aste Santua dela eta, bi egunez bakarrik irekiko dugu KOLDO MITXELENA Kulturunea. Hala ere, Fonotekan ez diogu asteroko hitzorduari huts egingo. Gainera, egun hauekin zerikusi zuzena duten bi film eskainiko ditugu.
Film luzeak direnez, emanaldiak ordu bete lehenago hasiko dira, hau da, 16:30ean.
Astelehena 17: Ben-Hur (1959). Dagoeneko guztia idatzi da William Wylerren film honi buruz. 11 Oscar sari eskuratzen lehena izan zen. Judá Ben Hur merkatari aberats judua da protagonista. Noizbait erromatarrek bere Palestina maitea uztea du amets. Adiskidetasuna, ezinikusiak, gorrotoa, maitasuna, fedea... Denetik du filmak. Baita aparteko aktore taldea ere: Charlton Heston (aktore onenaren Oscar saria), Jack Hawkins, Stephen Boyd, Haya Harareet, Sam Jaffe eta beste hamaika aktore bikain.
Asteartea 18: La historia más grande jamás contada (1965). George Stevensek zuzendutako film honek maisuki kontatzen du Jesusen bizitza: jaiotza, Pasio eta heriotza, eta Pizkundea. Aktore talde bikainak are gehiago goratu zuen filma: Max von Sydow, Carroll Baker, Richard Conte, José Ferrer, Van Heflin, Charlton Heston, Martin Landau, Angela Lansbury, Roddy McDowall, Dorothy McGuire, Sal Mineo, Donald Pleasence, Sidney Poitier, Claude Rains, Telly Savalas, John Wayne eta Shelley Winters, beste hainbaten artean.