gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 30, larunbata

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Notak jasotzeko garaia | liburutegiak | Gary Cooper »

Rita Hayworth
2008/02/08

Rita Hayworth Castilleja de la Cuestako (Sevilla) Margarita Carmen Cansinoren izena ez da oso ezaguna. Baina Rita Hayworth aipatuta, berehala datorkigu burura dantzarako berezko dohaina zuen eta zineman -batez ere 40 eta 50eko hamarkadetan- arrakasta handia izan zuen aktore ilegorri hura.

Aktore bikain eta eder hau mito erotiko gogoangarri bihurtu zen Gilda film ezagunari esker; Put the Blame on Mame kantarekin hasten duen strip-tease iradokitzailea eta Glenn Fordek ematen dion zaplastekoa zinemaren historiako eszena ahaztezinen artean ditugu.

Bikote harremanetan izandako arazoek (besteak beste, Orson Wellesekin eta Ali Khan printzearekin egon zen ezkonduta) depresio sakona eragin zioten eta penak alkoholarekin estaltzen saiatu zen. Heriotza goiztiarra izan zuen, 68 urte zituela, alzheimarraren eraginez.

Otsailaren 11tik 15era, 17:30ean, aktore mitiko hau gogoratuko dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan, bere film onenetako bost eskainita:

Astelehena 11: Bailando nace el amor (1942), William A. Seiterena. Hayworthek bi komedia musikaletan parte hartu zuen Fred Astaire-ekin eta bietan arrakasta handia lortu zuen. Fonotekan ikusiko dugun hau horietako bigarrena da.

Asteartea 12: Gilda (1946). Charles Vidorek zuzendutako hau zinemako eta zinema beltzeko film mitikoetako bat da. Bere garaian eskandalua sortu zuen, lehen aipatu dugun eszena zela eta. Rita Hayworthen ibilbidean film erabakigarria izan zen. Glenn Ford da beste protagonista nagusia. Portada de La dama de Shangai

Asteazkena 13: La dama de Shanghai (1947). Orson Welles maisuak zuzendu zuen film hau, artean gure protagonistarekin ezkonduta zegoela. Zinema beltzeko klasikoa dugu. Yate batean Hayworthekin ezkonduta dagoen gizon elbarri baten aginduetara lan egiten duen gizon baten istorioa du ardatz. Film honetan zinemako beste eszena mitiko bat ikusiko dugu: ispiluena.

Osteguna 14: La dama de Trinidad (1952). Vincent Shermanen film honetan berriz ere Glenn Ford dugu fonotekako portagonistarekin batera lanean. Anaiak benetan bere buruaz beste egin duen edo Trinidaden erail ote duten jakiteko ahaleginetan dabil, horretarako koinatari (Rita Hayworth) aurre egin beharko dion arren.

Ostirala 15: La bella del Pacífico (1953). Curtis Bernhardtek zuzendu zuen Somerset Maughamen istorio batean oinarritzen den film hau. Samoa irlako base militar amerikar bateko kabaretari baten gorabeherak ditu ardatz. Aktoreen artean, gure protagonistaz gain, aipatzekoak dira José Ferrer eta Aldo Ray.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net