gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko urriak 12, igandea

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Boxeoa zineman | liburutegiak | Rita Hayworth »

Notak jasotzeko garaia
2008/02/04

Erabiltzaileak liburutegian Duela urtebete KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiaren Zerbitzuen Karta (PDF, 568 KB) hedatu genuen. Orain, emaitzak neurtu eta hedatzeko garaia heldu da. Notak jasotzeko garaia da.

Zerbitzuen Karta Liburutegiak hartu dituen konpromisoak islatzen dituen dokumentua da. Bestak beste, informazio-bideak hobetzeko, eskaturiko informazioa berehala emateko edo hiritarrei nahi duten hizkuntza ofizialean arreta emateko konpromisoak biltzen dira.

Konpromisoak betetzen diren edo ez neurtzeko bideak ere azaltzen ditu dokumentu honek. Horretarako bide bat inkestak dira. Urrian egin zen inkesta bat liburutegiko erabiltzaileeen artean. Erakusmahaian jasotako arretari emandako batezbesteko nota 8,9 da. Tratu atsegin eta adeitsuari emandakoa, 8,13.

Baina arreta eta tratuari dagozkionez gain, Zerbitzuen Kartak beste konpromiso batzuk ere biltzen ditu, desideratei berehala erantzutea, eskuratutako ondarearen berri ematea eta erabiltzaileen zalantzei berehala erantzutea, esaterako. Konpromiso guztien betetze maila aztertu dugu eta emaitzak ondoko dokumentuan bildu ditugu:

-Liburutegiko Zerbitzu Kartaren emaitzak (PDF, 47 KB)

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net