gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko urriak 12, igandea

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Rita Hayworth | liburutegiak | François Truffaut »

Gary Cooper
2008/02/15

Gary Cooper Frank James Cooper 1925ean bihurtu zen Gary Cooper, Paramount ekoiztetxearekin bigarren mailako paperak egiten hasi zenean. Denborarekin zinemaren historiako aktorerik handienetako bat bihurtu zen. Otsailaren 18tik 22ra bere ibilbidea gogoratuko dugu KOLDO MITXELENA Kulturunean.

Altua eta trauskila, baina era berean neurritsua zen aktore honek Hollywoodeko zuzendari handienekin lan egin zuen (King, Wellman, Borzage, Fleming, De Mille, Vidor, Capra, Wilder, Mann eta abar luze bat) eta hiru Oscar sari eskuratu zituen: lehenengoa 1941ean, Sargento York filmarekin; bigarrena 1952an, Solo ante el peligrorekin; eta hirugarrena 1960an, bere ibilbide oparoarengatik.

Amerikako Liga Antikomunistako kide izan zen arren, inoiz ez zituen bere kideak salatu, McCarthy senatariak hasitako sorginen ehizean. Picasso eta Hemingwayen laguna izan zen; azken hau Adiós a las armas filma egiten ari zenean ezagutu zuen.

Minbiziaren ondorioz hil zen 1961 uretan, 60 urte zituela.

Otsailaren 18tik 22ra bere bost film ekarriko ditugu gogora Fonotekan, ohi bezala 17:30ean:

Astelehena 18: Adiós a las armas (1932). Frank Borzagek zuzendu zuen Ernest Hemingwayen eleberrian oinarritutako film hau. Amerikako armadako teniente baten eta erizain baten maitasun istorio erromantikoa kontatzen du, Lehen Mundu Guerran girotuta. Cooperekin batera aipatzekoa da Helen Hayesen lana.

Asteartea 19: Si yo tuviera un millón (1932). Besteak beste James Cruze, Ernst Lubitsch, Norman Mc Leod eta Lothar Mendesek zuzendutako hainbat pasartez osatutako filma. Familiaz fidatzen ez dela-eta, hilzorian den aberats mesifidati batek telefono gidaren bitartez aukeratutako ezezagun batzuei uzten dizkie bere milioiak. Aktoreen artean aipatzekoak dira Charles Laughton eta George Raft.

Por quién doblan las campanas filmaren azala Asteazkena 20: Por quién doblan las campanas (1943). Film honek ere Hemingwayen eleberri entzutzetsua du oinarri. Sam Woodek zuzendu zuen. Espainiako Gerra Zibilean girotutako maitasun istorio bat du ardatz; gerrillari baten eta errepublikarrei laguntzen dien dinamitari amerikar baten artekoa, hain zuzen. Ingrid Bergman dugu Cooperekin lanean.

Osteguna 21: El jardín del diablo (1954). Henry Hathawayek zuzendutako filma. Apatxeen lurretan urre-meatze batean harrapatuta dagoen senarra salbatzeko kontratatutako amerikar talde baten abenturak ditu ardtaz. Aktoreen artean aipatzekoak dira Susan Hayward eta Richard Widmark.

Ostirala 22: El hombre del Oeste (1958). Anthony Mannek zuzendutako western bikain honetan, delituak utzi dituen cowboy batek garai bateko bandarekin topo egiten du halabeharrez. Gary Cooperen azken film handietako bat izan zen. Lee J. Cobb, Arthur O'Connell eta Jack Lord ere aipatzekoak dira.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net