gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« John Ford | liburutegiak | Notak jasotzeko garaia »

Boxeoa zineman
2008/02/01

Cassius Clay Zinemak kirolari buruzko film handi bat egiteke duela esaten da; hala ere, salbuespena boxeoan aurki genezake. Otsailaren 4tik 8ra boxeoari eskainiko dizkiogu, hain zuzen, KOLDO MITXELENA Kulturuneko zinema emanaldiak.

Zazpigarren arteak gai honi buruzko film ahaztezinak eta era guztietako pertsonaiak eman ditu: marjinatuak, galtzaileak, ahoberoak, iruzurgileak.... baina baita dena eman duen jendea ere: askotan egoera etsigarri bati irtenbidea bilatu nahiean dabiltzan pertsona zintzo eta prestuak, nahiz eta askotan jota bukatu, taberna batean trago bat lortzeko izan zirena kontatzen.

Ondoko filmak eskainiko ditugu, ohi bezala 17:30ean Fonotekan:

Astelehena 4: El ídolo de barro (1949). Mark Robsonek zuzendutako film honek gizon ezdeus baten bidaia kontatzen du, ezerezetik boxearen gailurrera. Emaztea eta gainontzeko senideak bidean utziko ditu. Aktoreen artean azpimarratzekoak dira Kirk Douglas, Arthur Kennedy eta Ruth Roman. Musika Dimitri Tiomkinena da.

Asteartea 5: Marcado por el odio (1956). Robert Wisek zuzendutako filma. Rocky Barbella (Rocky Graziano ezaguna) liskargilearen bizitza gatazkatsua kontatzen du, boxeoan hasi eta pisu ertaineko txapeldun izatera iritsi arte. Paul Newman dugu boxeolariaren azalean. Pier Angeli y Eileen Heckartek bikain laguntzen dute.

Toro salvaje filmaren azala Asteazkena 6: Rocky (1976), John G. Avildsenek film onenaren eta zuzendari onenaren Oscar Sariak eskuratu zituen fim honi esker. Rocky Balboa bigarren mailako boxeolariari pisu astuneko munduko txapeldunaren aurka aritzeko aukera ematen diote. Pertsonaia berari buruzko film gehiago ere egin dira, baina maila eskasagokoak. Silvester Stallonek idatzi zuen gidoia eta bera dugu Rockyren azalean ere, aktore talde bikain batekin batera; hauen artean aipatzekoak dira Talia Shire eta Burgess Meredith.Soinu banda ezaguna Bill Contirena da.

Osteguna 7: Toro salvaje (1980). Martin Scorseseren film bikain honek Jake La Motta txapeldunaren bizitza du ardatz. Lan hau egiteko kilo asko loditu behar izan zituen Robert de Nirok Oscar Saria eskuratu zuen. De Nirorekin batera, aipatzekoak dira, besteak beste, Joe Pesci eta Cathy Moriarty.

Ostirala 8: The boxer (1997). Jim Sheridanen film honetan boxeolari profesional eta IRAko kide ohi bat Belfastera bueltatzen da, kartzelan egon ondoren. Ulster reko katoliko eta protestanteen arteko gatazka uneoro islatzen da. Daniel Day-Lewis dugu protagonista, Emily Watson eta Brian Coxek lagunduta.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net