gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Zinema beltza | liburutegiak | Simone de Beauvoir »

Vivien Leigh
2008/01/11

Vivien Leigh Urtarrilaren 14tik 18ra Vivien Leigh gogoratuko dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan.

Berez Vivian Mary Hartley izena zuen aktore britaniar bikain honek lan gogoangarria egin zuen Scarlett O'Hararen rolean Lo que el viento se llevó (1939) filmean, Clark Gablerekin batera. Lan honekin bere ibilbideko lehen Oscar saria eskuratu zuen. Hasieran ez zegoen O'Hararen papera egiteko faboritoen artean, baina azkenean hainbat aktore handi gainditu zituen: Lucille Ball, Paulette Goddard, Jean Arthur, Joan Bennett, Bette Davis eta Katherine Hepburn, besteak beste.

Oso gaztetatik antzerkian aritu zen; antzerkian ezagutu zuen, hain zuzen, bere senar Laurence Olivier, Shakespeareren lan baten moldaketan. Antzerkia eta zinema tartekatu zituenez, bere film zerrenda ez da oso luzea; hala ere, emakumezko aktorerik onenaren bi Oscar sari eskuratu zituen, 1939an eta 1951n. 1967 urtean hil zen, 54 urte baino ez zituela.

Bere lanetako batzuk gogoratuko ditugu, ohi bezala, 17:30ean hasita.

Astelehena 14: 21 días juntos (1940). Basil Deanek zuzendu eta Alexander Kordak ekoitzitako filma. Amodiozko triagelu bat, senarraren heriotza eta errugabe baten heriotzerako kondena ditu ardatz. Vivien Leigh eta Laurence Olivier elkarrekin aritu ziren, bien arteko ezkontzaren urte berean.

Asteartea 15: César y Cleopatra (1946). Gabriel Pascal dugu zuzendari eta Bernard Shaw gidoilari. Izenburuak bere kabuz azaltzen du filmaren edukia. Aipatzekoa da Claude Rains eta Stewart Grangeren lana.

Asteazkena 16: Ana Karenina (1948). León Tolstoi idazle errusiarraren eleberri handi hau hainbat aldiz moldatu da zinemarako. Oraingoan, Alexander Korda dugu ekoizle, Jean Anouilh gidoilari eta Julien Duvivier zuzendari. Aktoreen artean aipatzekoa da Ralph Richardson.

Osteguna 17: Un tranvía llamado Deseo (1951). Elia Kazanek Tennessee Williamsen antzerki-lan entzutetsua zinemara eraman zuen. Dama hegoar bat New Orleansera iritsiko da, bere ahizpa eta honen senarraren etxera. Bere etorrerak komunitatearen bizimodu eta ohiturak hankaz gora jarriko ditu. Lan honekin bigarren Oscar saria eskuratu zuen Vivien Leighek. Aipatzekoa da ondoko aktoreen lana ere: Marlon Brando, Kim Hunter eta Karl Malden.

Ostirala 18: La primavera romana de la señora Stone (1961). Film hau ere Tennessee Williamsen lan batean oinarritzen da eta José Quinterok zuzendu zuen. Erroman, bakarrik eta gigoloen mende bizi den aktore erretiratu baten gainbehera du ardatz. Gure aste honetako protagonistarekin batera, aipatzekoa da Warren Beatty.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net