
gipuzkoakultura - liburutegiak
Urtarrilaren 28tik otsailaren 1era KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan zinemaz gozatuko dugu John Forden filmekin.
Emigratzaile irlandar batzuen hamahirugarren seme, zinemaren historiako zuzendari handienetako bat izan zen. Bitxikeria gisa, zinemako beste maisu batek, Orson Wellesek, ondokoa erantzun zuen, batere zalatzarik gabe, hiru zuzendari onenen izenak galdetu zizkiotenean: John Ford, John Ford eta John Ford.
Bost aldiz izendatu zuten Oscar sarirako eta lau lortu zituen. 1939an La diligencia zuzendu zuenean, western zuzendari handiena bihurtu zen. Hala ere, bere filmetan gizatasun handiko era guztietako pertsonaiak aurkitu ditzakegu: baserritarrak, meatzariak, erlijiosoak, emigranteak... Guztietan, gainera, Fordek oso era berezian lantzen zuen psikologia antzematen da.
Maisu honen bost film eskainiko ditugu, ohi bezala, 17:30ean hasita:
Astelehena 28: La patrulla perdida (1934). Lehen Mundu Gerran basamortuan galduta dauden soldadu britaniar batzuen istorioa da. Aktoreen artean aipatzekoak dira, Victor McLaglen (Forden aktore kutunenetako bat) eta Boris Karloff.
Asteartea 29: El delator (1935). 1922ko Dublin gatazkatsuan girotutako filma. Fordek film onenaren Oscar saria eskuratu zuen eta McLaglenek aktore onenarena.
Asteazkena 30: Pasión de los fuertes (1946). Wyatt Earp, Doc Holliday eta Clantondarren artean OK Corralen izandako duelu ezagunari buruzko bertsiorik bikainenetako bat. Henry Fonda, Victor Mature eta Walter Brennanek lan bikaina egiten dute
Osteguna 31: Caravana de paz (1950). Bizimodu hobe baten bila beste lurralde batera joaten ziren aurrendarien abenturak maisuki kontatzen ditu Fordek film honetan. Aktoreen artean aipatzekoak dira Ben Johnson, Joanne Dru eta Ward Bond.
Ostirala 1: El precio de la gloria (1952). James Cagney protagonista duen film honetan disziplinarik gabeko marine talde batek gerraren errealite gordinari aurre egin behar dio Lehen Mundu Gerran.