gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Simone de Beauvoir | liburutegiak | Richard Harris »

Gaurko eta atzoko danborradak
2008/01/18

Kantinerak Astelehenean, hilak 21, KOLDO MITXELENA Kulturunea itxita egongo da. Izan ere, Donostiako zaindariaren eguna 20an da eta, igandea denez, jaieguna astelehenera pasatzen da. Beraz, danbor eta upelen soinuarekin bat, KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegian, fisikoki Gipuzkoako hiriburan gaudela gogoratu eta, iraganetik zuzen-zuzenean, donostiarren egunaren oroigarri hauek berreskuratu ditugu.

Batetik, kantinera, gastadore eta infanteen hiru argazki zahar. Bestetik, iraganeko garai zailak gogoratzeko, gure hemeroteka digitaletik beste garai bateko bi egunkari-zati..

Gastadoreak Ikus dezagun, adibidez, zer gertatzen zen egun hauetan Gerra Zibileko Donostian, 1938koan, duela 70 urte:

Gaur ez da danborradarik izango garai hartako humore oneko donostiarren biloba eta birbilobak, donostiartasunari ohore eginez, Espainiaren eta Jainkoaren alde borrokan ari direlako, bere odol, ausardia eta jarrerekin, donostiar txarrek eragindako separatismoaren orbana ezabatzen. Bueltatzen direnak garaile bueltatzen direnean, arbasoei eta borrokatuz loriatsu erori diren kideei ohore eginez, berriz ekingo diote, jarraitasun santuan, tradizioari, eta danborrada berriz irtengo da, bandera garaileei harrera egitera, eta Donostia guztiz indarberrituta egongo da. Jainkoari esker eta, zorioneko caudilloaren garaitu gabeko ejerzitoan, onenen heriotza heroikoarekin desohore separatista garbitzen jakin zuten donostiar on -espainiar onak, beraz- hauei esker.
(El Diario Vasco, 20.01.38, 8. orria) (PDF; 1,1 MB)

Infanteak Pixka bat, baina pixka bat bakarrik, gozoagoak diren gertuagoko garaietara etorrita, duela 50 urte, 1958an, danborrada nolakoa zen ikusten dugu...

"Ondar-Gain" danborradaren ibilbidea. Gaueko hamabietan, egoitza sozialean, bandera Nazionala eta Donostiako altxako dira, dagokien himnoekin; ondoren, ondoko ibilbidea egingo da: Marina, Zubieta, San Bartolomé, General Lersundi, San Martín, Marina, San Bartolomé, Triunfo, San Martín, Manterola, Víctor Pradera (Radio "La Voz de Guipúzcoa", plaza de Easo, Arroca, Amara, Víctor Pradera, Larramendi, urbieta, San Martín, Guetaria, San Marcial (LA VOZ DE ESPAÑA), Echaide, Hermanos Iturrino, Urbieta, San Marcial, Zubieta eta Marina.
(La Voz de España, 19.01.58, 2. orria) (PDF; 536 KB)

Orain, ere, atzera begiratu eta tradizioak nondik datozen gogoratzea komeni da.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net