gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 30, larunbata

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Eguberritako zinema | liburutegiak | Zinema beltza »

Urte berrirako musika
2007/12/28

Eguberritako zuhaitza Urte berria itxaropen eta asmo onez beteta dator. Eta ezin hobe hasteko, urtarrilaren 2, 3 eta 4an gabon kantak, gospela eta musika klasikoa izango ditugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan, 17:30ean.

Asteazkena 2: Christmastide. Jessye Norman soprano handia egun hauetako kanta tipikoak abesten. Fonotekara hurbiltzen direnek zinez gozatuko dute.

Osteguna 3: Riccardo Muti Vienako Orkestra Sinfonikoa zuzentzen 2004ko Urte Berriko Kontzertuan. Strausstarren piezarik klasikoenekin gozatuko dugu, Danubio Azuletik hasi eta Marcha Radetzkyra.

Ostirala 4: Cambridgeko Choir of King's Collegek Stephen Cleoburyren zuzendaritzapean abestutako gabon kantak.

Urte berri on!

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net