
gipuzkoakultura - liburutegiak
Aktore eta zuzendari bikaina izan zen Fernando Fernán Gómezi eskainitako omenaldiarekin jarraituko dugu abenduaren 10etik 14ra. Oraingoan, 1960, 70 eta 80ko hamarkadetako bost film eskainiko ditugu. Zuen zain gaude 17:30ean KOLDO MITXELENA Kulturuneko fonotekan.
Astelehena 10: Rififí en la ciudad (1963). Jesús Francok zuzendu zuen Hego Amerikan drogen mundua kontrolatzen duen eta bere estatuko Senatuko presidente izan nahi duen politikari hustel bati buruzko polizia-thriller hau. Gure omenduarekin batera Jean Servais eta Laura Granados ikusiko ditugu film honetan.
Asteartea 11: Ana y los lobos (1973). Carlos Saurak maisuki zuzendutako filma. Besteak beste, Fernando Fernán Gómez, Geraldine Chaplin, José María Prada eta Rafaela Aparicio ikusiko ditugu ama menderatzaile batekin bizi diren haur batzuk zaindu behar dituen atzerriko haur-hezitzaile baten istorioan.
Asteazkena 12: El espíritu de la colmena (1973). Víctor Ericek film onenaren Urrezko Maskorra lortu zuen film honekin 1973ko Zinemaldian. Aktore guztiek lan bikaina egiten dute; bereziki, Ana Torrentek. Elías Querejetak produzitu zuen eta musika Luis de Pablorena da.
Osteguna 13: Mamá cumple 100 años (1979). Carlos Sauraren beste film bat. Ana y los lobos filmeko protagonistak berriz ere biltzen dira matriarkaren (Rafaela Aparicio) urtebetetzea dela eta. Berriz ere, familia egituran ohiko gatazkak sortzen dira. Aipatzekoak dira Geraldine Chaplin, Amparo Muñoz, Norman Briski, Rafaela Aparicio eta beste hainbat aktore bikain.
Ostirala 14: Moros y cristianos (1987). Luis García Berlangak zuzendutako fim honetan, turroi egile familia bat Madrilera doa, patriarkaren iritziari kontra eginez, produktuak aurkeztera. Oso nahaste dibertigarriak sortzen dira. Aktore taldea ere bikaina da: Fernando Fernán Gómez, Agustín González, Rosa Mª Sardá, Andrés Pajares, José Luis López Vázquez, Verónica Forqué...