gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Fernando Fernán Gómez (II) | liburutegiak | Etxe merkeak »

Federico Fellini
2007/12/14

Eguberrien aurreko astean Italiako zinemaren maisu handienetako bati eskainiko diogu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonoteka; Federico Felliniri, hain zuzen.

1920 urtean Riminin jaio eta 1993an hil zen Erroman. Zuzendari baino lehen gidoilari izan zen. Besteak beste, Roberto Rossellinirekin (Roma, ciudad abierta film entzutetsuaren gidoian), Alberto Lattuadarekin, Pietro Germirekin eta Luigi Comencinirekin lan egin zuen.

Zinemarako hainbat talentu aurkitu (Alberto Sordi, Anouk Aimée, Roberto Benigni...) eta ezezagunagoak ziren batzuk ospetsu bihurtu zituen (Richard Basehart, Anita Ekberg, Sandra Milo, Sylva Koscina...); bestalde, ibilbide osoan zehar bere ondoan izan ziren konfiantzazko pertsonaz ere inguratu zen: Giulietta Massina (bere emaztea), Marcello Mastroianni eta Nino Rota musikaria.

Produkzio zabala du, atzerriko filmarik onenaren Oscar saria lortu zuten hainbat filmekin (La strada, Las noches de Cabiria, 8 1/2 o Amarcord) zinemako mundua bereganatu zuen berezko estiloa garatu baino lehenenagoko neorrealismo italiarretik hasi, korronte ofizialetatik aldendu eta estilo pertsonalagoa gararatu arte. 1992 urtean Ohorezko Oscar saria lortu zuen.

Abenduaren 17tik 20ra, 17:30etatik aurrera, zuzendari handi hau gogoratuko dugu ondoko filmekin:

Cartel de la StradaAstelehena 17: Los inútiles (1953). Lana izan ezik denetik egiten duten bost lagunen gorabeherak kontatzen ditu Fellinik zuzendutako bigarren komedia honek. Aktore lanetan Alberto Sordi, Franco Interlenghi eta Aldo Fabrizi ditugu. Musika Nino Rotarena da.

Asteartea 18 : La strada (1954). Neorrealismoaren kutsua duen film malenkoniatsua. Zirkoko artista talde baten poz eta penak kontatzen ditu, oso era poetikoan. Aktoreen artean aipatzekoak dira Anthony Quinn, Giulietta Massina eta Richard Basehart.

Asteazkena 19: La dolce vita (1960). Felliniren film mitikoa. Mastroianni Erromako gau giroaren kronista batean azalean dugu. Gogoangarria da Anita Ekbergen eszena Fontana di Trevin. Anouk Aiméeren lana ere aipatzekoa da.

Osteguna 20:Giulietta de los espíritus (1965). Felliniren emazteak, Giulietta Massinak, lan ezin hobea egin zuen bere neurrira sortutako pertsonaiarekin. Sandra Milo eta Valentina Cortese ere aurkituko ditugu film honetan.

Ostiralean ez dugu pelikularik eskainiko, Santo Tomas eguna izanik, liburutegia arratsaldez itxita dagoelako.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net