gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Federico Fellini | liburutegiak | Eguberritako zinema »

Etxe merkeak
2007/12/17

Etxe merkeei onurak emateko erreglamendua Ez da ondo geratzen etxe merkeei buruz hitz egitea. Ez. Babes Ofizialeko etxeen garaian indarra galdu du termino horrek. Guztiok dugu etxebizitza eskubidea (edo antzeko zerbait dio 1978ko Espainiako Konstituzioak) eta etxebizitza hori etxe merkea izatea ez da gauza ederra.

Hala ere, Atzo Atzokoa bildumako azken liburuxka digitalean ikusten dugun bezala, duela ez asko, 1930. urtean, ohikoak ziren etxe merkeak, "Gipuzkoako Udalek, bestelako korporazio ofizialek edo partikularrek eraikitako, eraikitzen ari diren edo pentsatutako etxebizitzak, eta Estatuak etxe merketzat onartutakoak, legeak ezarritako (1924ko urriaren 10eko Errege Dekretua eta hau ezartzeko Erreglamendua) baldintza tekniko, higieniko, ekonomiko eta bereziak betetzen dituztelako."

Etxe hauek "isolatua, beste batzuekin elkartuta edo taldeka edo auzoka antolatua egon daitezke; pisu bat edo gehiago izan ditzakete, eta familia batentzako edo talde batentzako izan daitezke.

Etxeei erantsitako patio, lorategi eta baratzak etxe merkeen parte izango dira; baita etxeen osagarri diren auzoko parke eta zenbait eraikin (eliza, eskola, liburutegi, irakurketa areto, gimnasio, bainu dutxak, kontsumo kooperatiba eta abarrak) ere, beti ere, etxeekin eta hedadura eta garrantziari dagokion proportzioa gordetzen badute."


Bestalde, garai hartan Azkoitiko Udala eredu zen "hiribilduko txiroentzako etxe merke eta higienikoen arazori era ausart eta miresgarrian aurre egiteko"

Kontuak kontu, txiro eta ez hain txiro, oraindik ere, batere merkeak ez diren etxeak arazo bat dira...

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net