gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 28, osteguna

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Etxe merkeak | liburutegiak | Urte berrirako musika »

Eguberritako zinema
2007/12/26

de Muchas gracias Mr. Scrooge filmaren kartela Eguberritan gaude. Desiorik onenekin, senide eta lagunekin elkartzeko garaia da eta, zergatik ez, arratsaldetan zinemaz gozatzeko garaia.

Horregatik KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegia irekita egongo den eguberritako arratsaldeetarako gabonekin zerikusia duten filmak prestatu ditugu, 17:30etan fonotekara datozenen gozamenerako.

Asteazkena 26:
¡Qué bello es vivir! (1946). Askotan ikusi dugu Frank Capra maisuak zuzendutako film kutun hau. Baina beti oroitzapen ederra uzten du. Izan ere, aktore bikainak dituen film zoragarria dugu: James Stewart, Donna Reed, Lionel Barrymore, Thomas Mitchell, Ward Bond, Gloria Grahame eta beste asko.

Osteguna 27: Navidades blancas (1954), Michael Curtizena. Eguberritan girotutako musikal klasiko honetan, abeslari eta dantzari bihurtutako bi beteranok bi ahizpa ezagutu eta hamaika gorabehera biziko dituzte. Aktoreen artean aipatzekoak dira Bing Crosby, Danny Kaye, Rosemary Clooney eta Vera-Ellen.

Ostirala 28: Muchas gracias Mr. Scrooge (1970). Charles Dickensen Gabonetako kanta entzutesuaren moldaketa, Ronald Neamek zuzenduta. Albert Finneyek lan bikaina egiten du, Mr Scrooge gaizto eta zuhurraren rolean, zer pentsa emango dion Gabon-gau batean. Aipatzekoa da Sir Alec Guinnessen lana ere.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net