gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 5, ostirala

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Mailegua internet bidez berritzea | liburutegiak | Bikoteak zineman 2 »

Prentsa digitalizatua
2007/11/06

Unidad. 1937ko ekainaren 14ko azala KOLDO MITXELENA Kulturuneak bere fondoetan dituen hainbat argitalpen digitalizatu ditu. Online katalogoko Prentsa digitalizatua atalean daude erabiltzaile ororen eskura.

Besteak beste, Argia, Baserritarra, Euskadi Roja, Euskal Esnalea, La Voz de España eta Yakintza kazetak kontsulta daitezke bertan, oso era erosoan . Horretarako, liburutegiaren online katalogoan sartu eta ezkerreko menuan Prentsa digitalizatua atala aukeratu behar da.

Euskadi Roja. 1937ko ekainaren 14ko azala Nahi duguna bilatzea oso erraza da. Hemeroteka digital honetan hiru menu aurkituko ditugu. Lehenengoan argitalpena aukeratuko dugu, bigarrenean urtea eta hirugarrenean hilabetea.

Aukeraketa honen ondoren, egutegi bat azalduko zaigu, data zehatza hautatzeko. Urdinez eskura dauden egunak azalduko zaizkigu, berdez argitalpenik gabekoak eta horiz argitaratu bai, baina eskura ez daudenak.

Data hautatuta, argitalpenaren egun horretako azala azalduko zaigu, argitalpenari buruzko hainbat daturekin batera. Azalean klik eginda, aukeratutako alea azalduko zaigu PDF formatuan, orriz orri irakurri ahal izateko moduan.

(Honekin batera doazen irudietan 1937ko ekainaren 14ko Unidad eta Euskadi Roja kazeten azalak ditugu).

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net