
gipuzkoakultura - liburutegiak
Ordenagailu bat behar duzu lanen bat egin edo interneten ibiltzeko? KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian bost ordenagailu eramangarri ditugu erabiltzaileen eskura.
Liburutegiko bazkide bazara, ordenagailu eramangarri bat utziko dizugu, ordu betez liburutegi barruko edozein tokitan erabili ahal izateko. Oso erraza da, Infotekara jo, mailegurako arauak irakurri eta eskaera orria bete baino ez duzu egin behar.
Ofimatikako edozein lan (word, excel...) egin dezakezu liburutegiko fondoak kontsultatzen dituzun bitartean. Era beran, WiFi teknologiari esker, liburutegiko edozein txokotatik interneten ibiltzeko aukera izango duzu, dohainik.
Bestalde, gainontzeko erabiltzaileek ordenagailu hauek erabili ahal izateko, garrantzitsua da ondo zaintzea eta, erabili ondoren, Infotekan garaiz bueltatzea, beste erabiltzaile batzuk zain egongo baitira.
Badakizu, ordenagailu bat behar baduzu, Infotekan utziko dizugu.