gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Lee Marvin | liburutegiak | Grace Kelly »

Odol garbia
2007/11/22

Eskekoen erreglamendua Bitxia da 1772 urteko Gipuzkoako eskekoen erreglamendu bat 1841ean indarrean egotea; baina berrinprimatze honek hala erakusten du.

Zorionez gaurko berrinprimatze digitalak ez du zerikusirik ordenantza egun indarrean egotearekin. Bitxikeria historiko bat da, jainkoari eskerrak, gauzak aldatzen direlako erakusle:

Orain ez dugu gure kaparetasuna frogatu behar:
Herri guztietan, kapareen zerrenda bat dagoen bezala, behin behineko bizilagunen beste zerrenda bat egongo da; zerrenda hau oso zehatza izango da: udal eskribauen bete beharra izango da urtero juntari bi zerrendak existitzen direla ziurtatzea eta helaraztea.

Orain ez dugu odol garbia dugula frogatu behar:
Herri bakoitzera biztanle berri bat iristen denean justiziaren betebeharra izango da aukeratzen duen klasea argitzea; kaparetasuna frogatu nahi badu, lehenbailehen egin dezan, eta bestela, berehala odol garbia duela froga dezan.

Eta ez da argi eta garbi jazartzen:
Komisarioek herri bakoitzera doazenak gertutik zaindu beharko ditu, odolaren garbitasuna eta ohiturak ikertuz; isilean ikertu beharko ditu. Hori egin gabe bertan bizitzen uzten duten pertsona bakoitzeko isuna ordaindu beharko dute.

Poetak esan zuen bezala, times are changing.

Edo ez.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net