
gipuzkoakultura - liburutegiak
Azken urteetako egunkarietan zerbait bilatu nahi duzu? KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegian oso modu erosoan egin dezakezu, formatu digitalean, Hemeroteka Plus sistemari esker. Zure esku dago gure hemerotekako ordenagailuetan.
Bertan, 2004ko urtarrilaren 2tik aurrera ondoko egunkariek argitaratutako ale guztiak aurkituko dituzu: El País, El Mundo, El Diario de Navarra, El Diario Vasco, Gara, Berria, Diario de Noticias, Le Journal du Pays Basque, Deia, Diario de Noticias de Álava, El Correo, Noticias de Gipuzkoa, El Periódico de Álava (2004ko uztailaren 9a arte) eta Zabalik (2005eko abenduaren 29a arte). Dagoeneko argitaratzen ez direnak ezik, normalean egun bakarreko atzerapenarekin ikusi ditzakezu.
Zure kontsulta egiteko bi era dituzu:
-Egunkari jakin baten ale zehatz bat ikusi nahi baduzu, zuzenean aukeratu dezakezu, hasiera orriaren eskubiko aldean dagoen egutegiaren bidez. Eguna eta egunkaria aukeratu baino ez duzu egin behar.
-Gai jakin bati buruzko informazioa bilatu nahi baduzu ere oso erraza da. Bilatu nahi dituzun hitzak edo esaldia idatzi, zein egunkaritan bilatu nahi duzun hautatu (bakarrean, zenbaitetan edo guztietan bilatu dezakezu) eta zein egunen artean bilatu nahi duzun aukeratu.
Gainera, behar duzuna aurkitzen duzuenean, nahi dituzun orriak bildu ditzakezu nahi duzun posta elektronikora bidaltzeko.