gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Bikoteak zineman 2 | liburutegiak | Lee Marvin »

Euskaldunak eta katalanak
2007/11/12

Liburuxkaren azalaEdo katalanak eta euskaldunak. Izan ere, distantzia argiak dauden arren, periferiko gisa, beti Entente Cordiale batean egongo direla dirudi. Eta ez da gaur egungo kontua. Ezta duela 20 urtekoa ere.

Ondoko testuak argi uzten duenez, gutxienez 90 urte ditu. Atzo Atzokoa bildumako testu berri honetan, hala adierazi zuen Cambó entzutetsuak, gaur itxita, abandonatua, isilarazia eta hiria eta hiritarrentzako galduta dagoen Donostiako Bellas Artes Antzokian:

"Zuei galdetzen dizuet, euskaldunei, euskaldun sentitzen zaretenei, euskaldun izateaz harro zaudetenei, Catalunyako nire anaiei galdetu diedan bezala: “bizirik dauden herri guztiak euren etorkizuna erabakitzeko askatasuna, tiranien kontra bakarrik borrokatzen duten askatasuna, dutenean, gu salbuespena izatea onartuko al dugu? Gizakien ekintza Jaungokioaren eta naturaren ekintzen gainetik egongo ez den mundu berrian gu salbuespena izango ote gara? Guk sentitzen dugun izaeraren garapen askea onartzen ez duen estatu bat geratuko al da hemen?"

1917ko apirilaren 15eko hitzaldia da. Denbora asko pasa da geroztik. Eta, orduan bezala, euskaldunek eta katalanek elkar estimatzen dute.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net