gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Prentsa digitalizatua | liburutegiak | Euskaldunak eta katalanak »

Bikoteak zineman 2
2007/11/09

Lodia eta Argala bikotea Azaroaren 12tik 16rako astean, zinemako bikoteei buruzko bigarren zikloaz gozatzeko aukera izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan, ohi bezala, arratsaldero 17:30ean.

Martxoan ziklo bat eskaini genien zinemako bikoteei . Senide edo lagun zirelako edo kimika berezia zutelako, elkarrekin hainbat film egin zituztela eta gozarazi gintuztela aipatu genuen. Horietako asko, mitikoak dira zinemaren historian; horregatik, beste bikote batzuekin bigarren zikloa egitea erabaki dugu.

Orduan Errol Flynn eta Olivia de Havilland, Fred Astaire eta Ginger Rogers, Spencer Tracy eta Katharine Hepburn, Humphrey Bogart eta Lauren Bacall, eta John Wayne eta Maureen O'Hara izan genituen fonotekan. Oraingoan ondoko filmak eskainiko ditugu:

Astelehena 12: Dos fusileros sin bala (1935), Stan Lauren eta Oliver Hardy, Lodia eta Argala bikote mitikoarekin. Film honetan Eskoziara doaz herentzia bat kobratzeko eta, azkenean, Erreginaren ejerzitoan izena eman eta Indian borrokatzen dute. Ondo pasatzeko film aproposa.

Primera Plana filmaren kartela Asteartea 13: Lady Hamilton (1941). Laurence Olivier eta Vivien Leigh senar-emazteak ditugu Alexander Kordaren film honen protagonista. Lady Hamilton eta Horatio Nelson almirante ingeles ezagunaren arteko maitasun afera du ardatz.

Asteazkena 14: No me mandes flores (1964). Rock Hudson eta Doris Day bikoteak amodio-aferei buruzko hainbat film egin zituen. Hau onenetako bat dugu. Norman Jewisonek zuzendu zuen eta aktoreen artean aipatzekoa daTony Randall ere.

Osteguna 15: La mujer indomable (1967). Richard Burton eta Liz Taylorren harremana gorabeheraz beteta egon zen (bi aldiz ezkondu eta banandu ziren), baina zineman lan ahaztezinak eman zituzten. (Cleopatra, Bajo el bosque lácteo, ¿Quién teme a Virginia Woolf?, Los comediantes...). Film hau William Shakespeareek idatzitako La fierecilla domadaren zinemarako bertsioa da. Franco Zeffirellik zuzendu zuen eta musikaNino Rotarena da.

Ostirala 16: Primera plana (1974), Jack Lemmon eta Walter Matthauk film asko egin zituzten elkarrekin eta onenetako bat eskainiko dizuegu Fonotekan. Billy Wilder maisuak zuzendu zuen. Kazetari bat ezkontzen den egun beran exekuzio bat dago. Nagusiak ahalegin guztiak egingo ditu kazetariak albistearen berri eman dezan.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net