
gipuzkoakultura - liburutegiak
Axular esan, eta Gero datorkigu berehala burura. Axular esan, eta klasiko hitza datorkigu ezinbestean. Hala ere, Axularren klasikotasun horretan ere, bada berrikuntzarik. Oraingoan, Patxi Salaberri Muñoak aurkitu ditu. M bat. M letrarekin markatutako liburuxka bat. Hala azaltzen du berak:
"Labur adierazita, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturguneko (sic) ale honek diuen ezaugarri era balio nagusiak (eta misterio-akuilatzailea, erantsiko genuke) bertan azaltzen diren zenbait akatsetan dautza, akatsok, hain zuzen ere, ale horretan bakarrik agertzen baitira. Alegia, princepstzat daukagun argitalpenean zuzenduta aurkitzen dira ale horrek zuzendu gabe dituen hogei bat oker grafiko eta tipografiko (hizkiak, hitzen arteko espazio ezak, etab.)".Hala kontatu du Fontes Linguae Vasconumen, 2007ko, maiatza-abuztuko 105. alean. Nola ez, poz-pozik gaude KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegiko fondoak halako ikerketetarako baliagarri izateagatik.