
gipuzkoakultura - liburutegiak
KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegiko dokumentu baten mailegu epea berritu nahi baduzu, internet bidez oso eroso egin dezakezula gogoratzen dizugu.
Beti ere, gogoan hartu liburu eta CD-ROMen mailegua bakarrik berritu daitekeela, behin bakarrik egin daitekeela eta epea bukatu aurretik egin behar dela. Hau horrela da telefono bidez eta liburutegira etorrita berritzeko ere. Baina internet bidez egiteak abantaila bat du: erosotasuna.
Oso erraza da:
-www.gipuzkoa.net/kultura/katalogoa/ helbidera joan.
-Katalogoan sartu.
-Ezkerreko menuan Bazkideak aukera sakatu.
-Liburutegiko txartel zenbakia sartu.
-Zure datuak azalduko dira. Mailegatua atalean, maileguan duzun dokumentu kopurua azalduko da. Datu honen ondoan dagoen Ikusi botoia sakatu.
-Maileguan dituzun dokumentuak azalduko dira, bueltatzeko datarekin. Bertan duzu mailegua berritzeko botoia.
-Hori egin ondoren, dokumentua bueltatzeko data berria azalduko zaizu. Beste bi aste dituzu liburuaz edo CD-ROMaz gozatzeko.