
gipuzkoakultura - liburutegiak
Urriaren 29tik azaroaren 2ra, KOLDO MITXELENA Kulturuneko zinema saioak Calandako maisuari eskainiko dizkiogu: Luis Buñueli. Ohi bezala, emanaldiak 17:30ean izango dira.
Batxilergoa bukatu arte, Zaragozan ikasi zuen; gero Madrilera joan zen unibertsitatera. Ikasle Egoitzan emandako urteek bere etorkizuna baldintzatu zuen; izan ere, Dalí, García Lorca, Juan Ramón Jimenez eta garaiko beste zenbait maisu ezagutu zituen.
Zinema zaletasuna oso garaiz piztu zitzaion, ume bat zela Zaragozako lehen zinemetako bateko filmak ikusten zituen bere lehengusinaren etxetik. Hala ere, Parisen hasi zen zinema konpultsiboki kontsumitzen (eguneko hiru film). Gero eta zaleagoa zen eta aktore lan txikiak egiten eta zinemarako gidoiak eta kritikak idazten hasi zen.
1929an zuzendu zuen bere lehen filma: Un perro andaluz. Geroztik 1983 urtean hil zen arte, 30 filmetik gora zuzendu zituen. Horietako batzuk fonotekan eskainiko ditugu:
Astelehena 29: El gran calavera (1949). Fernando Soler eta Rosario Granados ditugu aktore nagusiak. Gidoia Raquel eta Luis Alcorizarena da. Semeek, anaiak eta koinatak Ramiro alarguna esplotatzen dute, eta berak ez die aurre egiten. Azkenean, beste anaia batek diru guztia galdu duela eta aurrera egiteko guztiek lan egin behar dutela sinestarazten dio Ramirori.
Asteartea 30: Abismos de pasión (1954). Bestak beste, Jorge Mistral eta Irasema Dilián ditugu protagonista. Emily Brotëren Cumbres borrascosas liburu ezagunaren moldaketa mexikarra da film hau. Maisuki zuzendutako neurrigabeko maitasun istorioa.
Asteazkena 31: El ángel exterminador (1962). Silvia Pinal dugu protagonista; gidoia bere senarrarena, Gustavo Alatristerena, da. Ondo heziak omen diren burges talde batek mugako egoera batean dituen erreakzioak ditu ardatz. Ohitura onak eta zintzotasuna desagertzen dira eta, azkenean, astakirtenen modura jokatzen dute.
Osteguna 1: Jaieguna. Ez dago saiorik.
Ostirala 2: Tristana (1970). Aktore bikainak biltzen ditu film honek: Catherine Deneuve, Fernando Rey, Franco Nero... Tristana gazte eta erakargarria da eta Don Lope agurearen obsesio bilakatzen da. Denborarekin Tristana pintore gazte batekin maitemintzen da eta bizitza aldatzea erabakitzen du. Baina, egoera korapilatzen da.