gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Ezpata artean | liburutegiak | Burt Lancaster »

Jane Wyman
2007/10/15

Jane Wyman Irailaren 10ean Sarah Jane Mayfield -Jane Wyman izenez ezaguna- hil zen, 90 urte zituela. Berari eskainiko diogu aste honetako fonoteka. Urriaren 15etik 19ra bere pelikularik onenetako batzuk gogoratuko ditugu KOLDO MITXELENA Kulturunean, ohi bezala, 17:30ean.

1940ko eta 1950eko hamarkadetan nabarmendu zen bereziki Jane Wyman, paper melodramatikoetan. Zinemagintzako maisu handiek (Wilder, Sirk, Curtiz, Wise, Borzage, Negulesco) aktorearen ahalmenik onena atera zuten. Garaiko aktore handiek inguratuta lan egin zuen Wymanek; besteak beste, Edward G. Robinson, Bob Hope, Kirk Douglas, Ray Milland eta Rock Hudson. Lau aldiz izendatu zuten Oscar sarietarako eta 1949an eskuratu zuen Belinda filmean egindako lanari esker. Hala ere jendeak Ronald Reaganen lehen emaztea izan zelako gogoratzen du, eta bereziki, zinema utzi eta urte askotara, 1980ko hamarkadako Falcon Crest telesailean Angela Channing gaiztoaren papera egin zuelako.

Ondoko filmak aukeratu ditugu fonotekarako:

Sólo el cielo lo sabe filmaren kartela Astelehena 15: Días sin huella (1945). Billy Wilderren zuzuzendaritzapean, krisian dagoen idazle alkoholiko baten emaztearen rola egiten du Wymanek. Filmak lau Oscar lortu zituen eta honi esker Wyman famatu egin zen.

Asteartea 16: Ciudad mágica (1947). William Wellmanek zuzendutako komedia kostunbrista honetan, James Stewartekin lan egiten du Wymanek.

Asteazkena 17: Belinda (1948). Jean Negulescoren zuzendaritzapean, gormutu baten papera egiten du Wymanek; lan honi esker aktore onenaren Oscar saria eskuratu zuen.

Osteguna18: Obsesión (1954). Film honekin Douglas Sirk zuzendariak lan harreman estua hasi zuen Wymanekin, Rock Hudson galaiarekin bikotea osatuz.

Ostirala 19: Sólo el cielo lo sabe (1955). Berriz ere Wyman / Hudson bikotea dugu Sirkek zuzendutako melodrama erromantiko honetan. Bertan, alargun aberats bat (Wyman) bera baino hainbat urte gazteagoa den lorezainarekin maitemintzen da.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net