gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko irailak 6, larunbata

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Michelangelo Antonioni | liburutegiak | Henry King »

Baskongadoen arazoak
2007/09/26

Liburuxkaren azala Urteak, hamarkadak, mendeak... pasa arren, badirudi baskongadoak (euskal herritarrak orokorrean) beti arazoekin gabiltzala. 1905 urteko testu honek gogorarazten digun bezala, gauza batengatik ez bada, beste batengatik... baina beti arazoekin. Kasu honetan, beste askotan bezala, dirua dirua da, eta kontzertu ekonomikoak tarteko... Izan ere, posible al da euskal espiritua itzaltzea?

"Diotenez, iazko udan, goi mailako enplegatu batek euskal espiritua itzaltzen ari zela adierazi zion ez dakigu nori, eta beraz, Kontzertuaren amaiera iristean (oker dagoen beste gizon bat), Gobernua, pixkanaka baina eten gabe, estatuko beste probintziekin berdindu zitekeela.

Albistea egia bada -probarik gabe ez dugu ziurtatuko- bitxia litzateke pertsonaia itzaltsu honen iritzia pertsonala zen, edo "goian" entzuten zuen jakitea.

Eta ez bazen bere iritzia, nondik zetorren espirituaren gainbeherari buruzko ideia hori? Izan ere, garai horretan, bere herria sakon ezagutzen duen gipuzkoar duin eta agurgarri bat zegoen Gobernuan, ohikoena agintariak politikaz bakarrik arduratzea den arren. Ohiko politikariek normalean ez dituzte inguruko iritzi eta mugimenduak ezagutzen. Gauzak komeni bezala azaltzen dizkieten eta uneoro lausengutan dabiltzan jauntxoz inguratuta bizi dira, eta ez dira arazoez konturatzen gatazka lehertu arte. Horrela galdu ziren Kuba, Puerto Rico eta Filipinak, eta horrela jarraituko dugu, Jaungoikoak eragotzi arte".

Beste ekarpen bat gure nostalgia bildumarako: Atzo Atzokoa liburuxka bildumarako.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net