gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 28, osteguna

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Klasiko bilduma | liburutegiak | Blasfemiari erantzuteko otoitz »

Pavarottiri omenaldia
2007/09/14

Lucciano Pavarotti Irailaren 6an Lucciano Pavarotti tenor handia hil zen eta KOLDO MITXELENA Kulturunean omenaldi xumea egin nahi diogu. Aste honetako fonoteka eskainiko diogu: irailaren 17tik 21era, bere lanetako batzuk eskainiko ditugu. Ohi bezala, emanaldiak 17:30ean izango dira, Fonotekan.

Irailak 17, astelehena: An evening with Joan Sutherland and Luciano Pavarotti.
Irailak 18, asteartea: Pavarotti in Hyde Park.
Irailak 19, asteazkena: Pavarotti and Levine in recital.
Irailak 20, osteguna: 30th Anniversary Gala Concert.
Irailak 21, ostirala: Rigoletto, Vienako Orkestra Filarmonikoarekin, Riccardo Chaillyk zuzenduta.

Pavarotti Módenan jaio zen 1935eko urriaren 12an. Aitarengandik jaso zuen kantu lirikorako zaletasuna; hala ere, bazuen beste zaletasun handi bat: futbola, eta futbolari izatekotan egon zen. Azkenean, gurasoek musikara bideratzea lortu zuten, eta bi urtez irakaskuntzan aritu ondoren,1961eko apirilaren 29an debuta egin zuen musikan. Reggio Emiliako Opera Jauregian egin zuen debuta, Pucciniren, La Bohème operarekin.

Geroztik, bere ospea etengabe zabaldu zen, historiak eman duen tenor handienetako bat bihurtu arte. Herriarentzat ere abestu zuen sarri, beste tenor batzuekin (Plácido Domingo eta José Carreras) eta beste hainbat musikari ezagunekin elkarlanean (Frank Sinatra, Sting, U2 eta Eros Ramazzotti, besteak beste). Iaz, pankrea-minbizia antzeman zioten, eta hainbat hilabetetan gaixotasunari aurre egiten saiatu ondoren, irailaren 6an hil zen.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net