gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Pavarottiri omenaldia | liburutegiak | Michelangelo Antonioni »

Blasfemiari erantzuteko otoitz
2007/09/17

Kofradiaren liburuxka 1890 inguruan, Baionako gotzainari kofradia bat sortzea bururatu zitzaion, otoitzen bidez behintzat, blasfemarien ohitura txarren aurka egiteko. Ez dakigu zehazki zenbat blasfemia entzuten zen Baionako diozesian, baina ez litzateke harritzekoa izango asko izatea.

Asmo horrekin sortu zen kofradia hau; kideek egunero otoitz egin eta blasfemiei "Bedi benedicatua Jaincoaren icen saindua" esanez erantzun behar zioten.

Ez dakigu Baionako gotzainaren (Alfred Fleury Hottot edo François-Antoine Jauffret?) ekimen hau oso eraginkorra izan ote zen; baina badakigu gaur egun biziko balitz izututa legokeela... eta bozkario handiz hartuko lukeela telebistako biraoak txilibitu-hotsez estaltzeko ohitura anglosaxoia.

Bedi Jaunaren icen guciengainetic adoragarria laudatua eta benedicatua mendegucietan!

Jaunaren egun saindua bedi sainduk beguiratua guiçon guciez.

Halabiz, halabiz!


Atzo Atzokoa bildumaren liburuxka berrian ikusi ditzazkegu kofradiaren nondik norakoak.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net