gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Barbara Stanwyck | liburutegiak | Klasiko bilduma »

Foruen foraltasuna
2007/09/05

1932ko Atzo atzokoaren azalaForaltasuna da, hain zuzen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren oinarria. Foruzaletasuna, foruak, urte askotan eztabaida iturri izan ziren; dagoeneko eztabaida ia ebatzita dagoela dirudi. Hala ere, duela ez asko, zitalkeria handia sortzen zuen eztabaida horrek. Horren adibide da Atzo Atzokoa bilduman aurkeztu berri dugun 1932ko liburuxka: Gure Forua eta Gaztelako Erregeak. Tradizioaren defentsa. Urte horretan Tolosan emandako hitzaldia.

Tradizionalista, beraz:

Foruzaleak bai; Berritzaileak ez

Beti adierazi dugu, eta beste behin errepikatuko dugu: euskaldun eta gipuzkoar gisa, Foru Berrezarpen osoaren aldekoak gara; Foru hauen eta Jainkoaren alde bi gerrate aintzagarri egin genituen. Hau hobetu dezakeenik bada, esan dezala. Foru autonomiak ez du esan nahi, gauza berriak sortuz eta zaharrak hankaz gorra jarriz, nahi duguna egin ahal izatea; instituzioak, gure kabuz, garai berrien eta eta garapen naturalaren beharretara moldatzea baizik; alda daitekeena aldatuz, baina gure euskal izaeraren eta izate politikoaren funtsa den berezko euskal mamia gordez. Hau da gure ondorengoei, ekintza bidez edo potentzialki, helarazi behar diegun tradizioa, guk arbasoengandik jaso genuen bezala.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net