gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abenduak 1, astelehena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Foruen foraltasuna | liburutegiak | Pavarottiri omenaldia »

Klasiko bilduma
2007/09/07

Música y lágrimasZinemako klasikoen laugarren emanaldia izango dugu Koldo Mitxelena Kulturuneko fonotekan irailaren 10etik 14rako astean, arratsaldeko 17:30etan. Zazpigarren arteko genero desberdinetako maisulanak biltzen saiatu gara (musikala, western-a, komedia eta drama).

Música y lágrimas filmaren kartela Astelehenean, hilak10, Intermezzo (1936) film suediarra eskainiko dugu. Gustaf Molander zuzendariaren film honek biolin-jole baten eta haren alabaren piano irakaslearen arteko erakargarritasuna du ardatz. Ingrid Bergman handia dugu piano irakaslearen rolean. Hain zuzen ere, paper honi esker eman zuen Ingrid Bergmanek Hollywooderako jauzia, handik hiru urtera filmaren remakeko protagonista izan baitzen Leslie Howardekin batera.

Asteartean intriga eta suspensea izango dira nagusi, Robert Siodmak-ek zuzendutako La escalera de caracol (1945) filmarekin. Dorothy McGuire aktorearen lan bikaina ikusiko dugu, gaixorik dagoen andre zahar bat zaintzen duen neska mutu gaztearen rolean.

Western-zaleek John Ford-en Fort Apache (1948) filma gozatzeko aukera izango dute asteazkenan. Indiarren mugatik gertu dauden soldadu talde baten istorioa kontatzen du filmak eta aktore bikainak biltzen ditu: John Wayne, Henry Fonda, Shirley Temple, John Agar, Victor McLagen, Ward Bond...

Ostegunean, hilak 13, Música y lágrimas (1954) musikalaren txanda da. Glenn Miller musikari handiaren bizitza kontatzen du Anthony Mann zuzendariaren pelikula honek. James Stewart eta June Allyson ditugu protagonista lanean. Gainera garaiko zenbait musikari handi ere azaltzen dira filman: Louis Armstrong, Gene Krupa eta Ben Pollack, besteak beste.

Azkenik, ezin Enséñame a querer (1958) komedia kanpoan utzi. George Seaton zinegilearen komedia erromatiko honetan Clark Gable egunkari bateko editorea da eta irakasle batekin (Doris Day) maitemintzen da; bere maitasuna lortzeko, bere ikasgelan izena emango du.

Aukeratutako filma hauek arratsaldero 17:30etan Koldo Mitxelena Kulturunera hurbilduko diren zinemazale guztien gustukoak izatea espero dugu. Goza itzauze!

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net