
gipuzkoakultura - liburutegiak
Zinemaldiak atzera begirakoa eskaini dio Henry Kingi egunotan. Norbaitek ezin izan baditu bere film onenetako batzuk ikusi, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan du orain aukera, urriaren 1etik 5 era, ohi bezala 17:30etan.
Film zerrenda interesgarri eta zabala du, bai zinema mutuan, bai soinudunean (lehen filma 1920 urtean eta azkena 1962an); izan ere, 96 urte betetzera iritsi zen. Inoiz ez zuen zuzendari onenaren Oscar saria irabazi, bi aldiz izendatu zuten arren; hala ere, beste sail batzuetan hainbat Oscar sari lortu ditu eta zuzendari onenaren Urrezko Globoa ere eskuratu zuen 1944 urtean, La canción de Bernardette filmari esker.
Ondoko filmak eskainiko ditugu fonotekan:
Astelehena, 1: El séptimo cielo (1937). James Stewart eta Simone Simon protagonista, bere bizimodua arlo guztietan hobetu eta maitasuna aurkitu nahi duen Parisko putzugile baten istorioa kontatzen du.
Asteartea, 2: Chicago (1937). Hiri handira iristen den familia baten istorioa eta anaia arteko ezin ikusiak ditu ardatz film honek. Zinemaren historiaren eszena mitiko bat azaltzen da film honetan: 1871eko Chicagoko sutea. Tyrone Power, Alice Faye eta Don Ameche protagonista dituen film honek bi Oscar sari eskuratu zituen.
Asteazkena, 3: Tierra de audaces (1939). Jesse James (Tyrone Power) eta Frank James (Henry Fonda) anaien historiaren bertsiorik onenetakoa dugu film hau.
Osteguna, 4: Almas en la hoguera (1949). Zinema belikoko klasikoa dugu II. Mundu Gerran girotutako film hau, aire-erasoen irudi bikainak direla eta (batzuk benetakoak dira). Gregory Peck dugu protagonista.
Ostirala, 5: La colina del adiós (1955). Sekula errodatutako maitasun istoriorik ezagunenetakoa dugu hau. Koreako gerran girotuta dago eta berri-emaile amerikar baten (William Holden) eta mediku eurasiar baten (Jennifer Jones) arteko maitasun istorioa kontatzen du. Soinu Banda eta Abesti onenaren Oscar sariak eskuratu zituen.