
gipuzkoakultura - liburutegiak
Urteko inbentarioa burutzeko egin ohi dugun etenaldiaren ondoren, astelehenean, abuztuak 20, emanaldiei berrekingo diegu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan. Bi zuzendari handiek egun berean utzi gintuzten: Ingmar Bergman eta Michelangelo Antonioni. Biak izango ditugu gogoan, bere filme aipagarrienetako batzuk proiektatuz.
Abuztuaren 20tik 24ra, Ingmar Bergman zuzendari suediar handiaren filme sailarekin hasiera emango diogu omenaldi honi. Bergman 1918ko uztailak 14ean jaio zen Uppsala-n (Suedia). Eliza protestanteko artzain baten semea zen. Bere familiarengandik aldenduta, zinean eta antzerki munduan topatu zuen bere barne-bizitza adierazteko bidea.Strindberg eta Ibsen idazleen eragina izan zuen eta ezaguera horri esker gizakiaren ezkutuko sentimenduak beste inor ez bezala giro bare batean nola irudikatu jakin izan zuen. Sari ugari jaso zituen bizitzan zehar, 1971ean Veneziako Urrezko Lehoia jaso zuenean gorenera helduz. Uztailaren 30ean hil zen, baina filmagintza luzea utzi digu eta horren eredu txiki bat eskainiko dugu.
Astelehenean, abuztuak 20, "El séptimo sello" (1956). Filme honek 1957ko Cannes-eko Zinemaldiko Epaimahikoen Sari Berezia jaso zuen. Bertan nabarmentzekoa izan zen Bergman-en ereduzko aktore baten interpretazio lana: Max von Sydow.
Asteartean, abuztuak 21, "Fresas salvajes" (1957) . Aktoreen zerrendan nabarmentzekoak: Ingrid Thulin eta Bibi Andersson. 1958ko Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza jaso zuen.
Asteazkenean, abuztuak 22, "El manantial de la doncella" (1959), non Bergman-ek Erdi Aroko familia tipiko baten historia harrigarriki erakusten duen. Bertan, Max von Sydow eta Birgitta Valberg aktoreak nabarmendu ziren.
Ostegunean, abuztuak 23, "Secretos de un matrimonio" (1974). Filme honetan zuzendariak gogokoen duen gaietako bati eusten dio: bikoteen harremanei. Aktoreen zerrendan: Con Erland Josephson, Liv Ullmann y Bibi Andersson.
Ostiralean, abuztuak 24, maisu suediar honi egindako omenaldi xume honi amaiera emateko, bere azken filmea eskainiko dugu: "Saraband" (2003). Bergman-ek "Secretos de un matrimonio" filmeko bikotea aurkezten du (Josephson eta Ullmann), 30 urteren buruan, gizakiari eta bikoteari buruzko hausnarketa sakon batean murgilduta.
Emanaldiak, beti bezala, 17:30etan izango dira.