
gipuzkoakultura - liburutegiak
Archibald Alexander Leach, munduan Cary Grant izenarekin ezaguna den aktore dotore eta liluragarria, abuztuaren 27tik 31era KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan izango dugu.
1904ean Bristolen jaiotako aktore britaniarra, berehalaxe ikasten ari zen ikastetxetik bota zuten. Orduan antzerki talde batean hasi eta Estatu Batuetara iritsi zen. Bertan bere lana ezagutzera eman zuen (han Cary Grant izena aukeratu zuen) eta 1942an estatubatuar naziotasuna lortu zuen. Zinema munduan, endredu komediatan nabarmentzen hasi zen ("La fiera de mi niña" filme ahaztezina, Katharine Hepburn-ekin batera). Alfred Hitchcock-i bere lana deigarri gertatu zitzaion eta ondorengo urtetan lau filmetan elkarrekin lan egin zuten.
Oscar sari estimatua irabazteko bi aldiz izendatuta egon arren ez zuen inoiz irabazi, baina Hollywoodeko Akademiak bere karrera osoarengatik saritu zuen 1970an. Cary Grant, ordurako erretiratuta, 82 urte zituela 1986an hil zen.
Bere lan guztien artean, bost aukeratu eta eskeiniko dizkizuegu.
Astelehenean, abuztuak 27, "Serenata nostálgica" (1941) George Stevens-ek zuzenduta. Aktoren zerrendan, Irene Dunne aktorea zegoen. Filme honi esker, aktore onenaren Oscar Saria irabazteko izendatuta zegoen.
Asteartean, abuztuak 28, "Arsénico por compasión" (1944) filme zoragarria. Komedia filmeen artean klasikoa eta umore beltzaren gailurra den Frank Capra-ren lana. Musika, Max Steiner-ena da.
Asteazkenean, abuztuak 29, Michael Curtiz-en "Noche y día" musikala (1946). Cary Grant-ek Cole Porter musikagilearen papera egiten du. Musikagile ezagun honek "Night and day" eta "Begin the Beguine" doinu ospetsuen egilea izan zen. Aktoreen zerrendan Alexis Smith nabarmentzen da.
Ostegunean, abuztuak 30, Alfred Hitchcock-en "Encadenados" (1946). Zuzendariak bikain zuzendu zituen Cary Grant eta Ingrid Bergman.
Ostiralean, abuztuak 31, amaitzeko Blake Edwards-en "Operación Pacífico" (1959) komedia dibertigarria ikusiko dugu. Filme honetan Cary Grant eta Tony Curtis Bigarren Gerra Mundialeko urpekontzi baten lehen ofizial eta kapitaina dira. Berezitasun batekin: emakumeek ere osatzen dute tripulazioa. Dibertsio ziurtatuta.
Emanaldi guztiak 17:30etan izango dira.