
gipuzkoakultura - liburutegiak
Ruby Catherine Stevens, edo agian Barbara Stanwyck esan beharko genuke, izaera indartsua zuen aktorea izan zen. Zinemak eman duen emakume zoragarrienetako bat.
Hainbat aldiz Oscar Saria irabazteko izendatuta egon arren, ez zuen inoiz lortu (ohorezko Oscar Saria eman zioten bere lan osoarengatik). Filmagintza zabala, 30 eta 40. hamarkadetakoa batez ere, non aparteko interpretazioak burutu zituen, zuzendari ospetsuenen eskutik (Ford, Wilder, Hawks, De Mille, Vidor, Lang, Capra...). Robert Taylor aktorearekin eman zituen urte asko ezkonduta eta 1950ean banandu ziren. Orduan hasi zen William Holden aktorearekin izan zuen adiskidetasun handia, Holden hil zen arte. Barbara Stanwyck-ek ohorezko Oscar Saria jaso zuenean, egun batzuk lehenago hildako bere lagun minari eskaini zion.
Irailaren 3tik 7ra Barbara Stanwyck izango dugu gogoan 5 filme bikainekin.
Astelehenean, irailak 3, "Desayuno para dos" (1937). Alfred Santell-ek zuzenduta, komediaren urrezko aroan. Barreak ziurtatutak daude, Herbert Marshal aktorearen lan bikainarekin batera.
Asteartean, irailak 4, Frank Capra-k zuzendutako "Juan Nadie" (1941), Gary Cooper handia lagunkidearekin. Stanwyck-ek bere zutaberako bere buruaz beste egin behar duen pertsonaia asmatzen duen kazetariaren papera egiten du. Hasitako jokuak tragedia itxura hartzen du, ustekabeko amaierarekin.
Asteazkenean, irailak 5, "Las tres noches de Eva" (1941). Gidoi hoberena izateko Oscar Sarien izendapena jaso zuen Preston Sturges-ek zuzendutako komedia gozagarria. Henry Fonda izango dugu Stanwyck-ekin batera.
Ostegunean, irailak 6, "La estrella del Variedades" (1943). Filme honetan argi geratzen da Barbara Stanwyck aktorearen talentua, William Wellman zuzendariaren eskutik.
Ostiralean, irailak 7, emanaldiarekin amaitzeko, agian Barbara Stanwyck-en lanik hoberena, Billy Wilder-en "Perdición" (1944). James Cain-en elaberrian oinarritutako Raymond Chandler-en gidoia. Zinema beltzaren maisulanetako bat. Aktoreen zerrenda Fred Mac Murray-ek y Edward G. Robinson-ek osatezen dute.
Emaldiak, KOLDO MITXELENA Kulturune-ko Fonotekan, 17:30etan.