
gipuzkoakultura - liburutegiak
Nabigatzaileen azken belaunaldiek, Mozilla Firefox edo IE 7-k esaterako, aukera interesgarri ugari eskaintzen die erabiltzaileei. Horietako bat nabigazio-barran bilatzaileak jartzea da, erabiltzaileak zuzenean bilaketak egin ditzan, bai Google, Yahoo edo Wikipedia bezalakoetan... eta baita liburutegietako katalogoetan ere.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegiak, erraztasun hauekin bat egitearren, “search plugin” bat jarri du denon eskura Firefox eta IE 7 nabigatzaileetarako. http://www.gipuzkoa.net/kultura/katalogoa/ helbidean dago erabilgarri, “Baliabideak” atalean, eta erraz instalatzen da.
Behin instalatu ondoren, Liburutegiaren katalogoa azkar eta erraz kontsulta daiteke, eta ez dago webgunera joan beharrik.
Horrez gain, gehigarri eta erabilera pila dago. Mycroft Project, Sherlock Holmesen anai zaharraren omenez egindako webgunean aurki daitezke.