
gipuzkoakultura - liburutegiak
Aitortu beharra dago 1926. urtean Eibarko Armeria eta Mekanika Eskolan sartu nahi zutenen jakintza mailak handia behar zuela izan: fisika, gramatika, geometria…
Orain, berriz, zalantza sortzen zaigu Eibarko Eskolan sartzeko hautagaiek ez ezik, beste guztiok ere galdera horiek zuzen erantzuteko gai izango ote garen.
Egia da, baita ere, gaur egungo ikaskuntza zabala baina azalekoa dela, eta ez dugula, esaterako, kalkulurik egin beharrik, horretarako makinak ditugulako (janaria prestatzeko sua egiten jakin behar ez dugun bezalaxe)… baina deigarri gertatzen zaigu, hala ere, 80 urtetan gauzak (gauza guztiak) nola aldatu diren ikustea…
Gure Atzo Atzokoa bildumako liburuxka berrian duzu adibidea.