gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Errege-bideak | liburutegiak | Euzkadi arrotzen menpe »

Susan Hayward
2007/06/29

Haywardp.jpg Edythe Marrenner Pearson. Horrela zuen izena Susan Haywardek. Argazki-modelo lana utzi eta Hollywooda joan zen, “Lo que el viento se llevó” filmaren castinga egitera. Scarlett O´Hara-ren papera lortzea zen bere asmoa, eta azkenean Vivien Leighi eman zioten arren, zinemaren munduan sartzeko aukera eman zion.

Pertsonaia ospetsu harengatik izan ordez, “Quiero vivir” filmeko Barbara Grahamen papera egiteagatik egin zen mundu mailan ospetsu.

Susan Hayward aktore dramatiko bikaina behar baino lehen hil zen, 57 urte zituela. Baina bere gaitasunaren adibide ugari utzi dizkigu; bost Oscar proposamen jaso zituen eta horietako batean lortu egin zuen. Uztailaren lehen astean frogatu ahal izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan, bere film onenetariko bost eskainiko baititugu.

Astelehenean, uztailak 2, Cecil B. De Millek zuzendaritzapean ikusiko dugu John Wayne, Ray Milland eta Paulette Goddardekin batera, "Piratas del mar Caribe" (1942) abenturazko filmean.

Asteartean, berriz, Stuart Heislerren "Una mujer destruída" (1947) jarriko dugu. Aktoreak bikain egiten du abeslari alkoholikoarena, eta paper horri esker lortu zuen sari ospetsuaren lehen proposamena.

Hurrengo egunean, berriz, “Sed de dominio” (1948) filma eskainiko dugu. Claude Binyon zuzendari eta Robert Mongomery eta John Payne izango dira beste aktoreak.

Ostegunean, Henry Hathawayk zuzendutako “El jardín del diablo” (1954). Gary Cooper eta Richard Widmarkekin batera izango da Susan Hayward.

Eta zikloa amaitzeko, ostiralean Robert Wisen “Quiero vivir” (1958), aktorearen film ospetsuena emango dugu. Heriotza-zigorra duen presoarena egiten du bertan, eta aktore onenaren Oscar saria eman zion paper horrek.

Zain izango gaituzue Fonotekan 17.30etan.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net