gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2008ko abuztuak 20, asteazkena

gipuzkoakultura - liburutegiak

« Komikiaren heroiak | liburutegiak | Errege-bideak »

Musika hamabostaldia, laster
2007/06/22

Verdip.jpg Musika Hamabostaldia heldu aurretik, aurtengo ekitaldian eskainiko diren obretako batzuk entzuteko aukera izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan.

Izan ere, musikazaleek oso gustuko dute Hamabostaldiko obrak aurrez ezagutu eta entzutea, kontzertuak egin baino lehenagoko egunetan asko ematen baitira mailegutan.

Beraz, aste honetako egitarauan, ondorengo artisten lanak entzun ahal izango ditugu:

Astelehenean, Schumann eta Tchaikovski, asteartean August Bournonville-ren La Sylphide, eta asteazkenean Claudio Monteverdiren Banquet of the Seses.

Ostegunean Jacques Offenbach-en Cuentos de Hoffmann eskainiko dugu, eta azkenik, ostiralean, Giuseppe Verdiren Otello.
Zuen gustukoa izango delakoan gaude. Zain izango gaituzue 17:30etan, ohi bezala.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2007 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net