
gipuzkoakultura - liburutegiak
Egun hauetan, ehun urte bete dira John Wayneren jaio zenetik. Izaera gogor baina aldi berean zintzoa duen Cowboy honek, egiaz, Marion Michael Morrison zuen izena; Raoul Walsh zuzendaria izan zen guztiz ezagun bihurtu zuen John Wayne izena jarri ziona.
John Wayne edo “El Duque” delakoak film ugari egin zuen: aktore onenekin eta zuzendari ospetsuenen zuzendaritzapean egin zuen lan. John Fordek atera zion onura gehien, ahaztezinak diren filmetan zuzendu baitzuen aktorea ("La diligencia", "Centauros del desierto", "El hombre que mató a Liberty Valance", "El hombre tranquilo"...). Minbiziarekin hil zen 1979an, 72 urte zituela.
KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan bere filmetako 5 eskainiko ditugu mendeurrena ospatzeko.
Astelehenean, ekainak 4, western klasikoa eskainiko dugu, La diligencia” (1939). John Fordek zuzendu zuen filma, eta honekin egin zen John Wayne ospetsu. Claire Trevor eta bigarren mailako aktore paregabe John Carradine-ek osatu zuten aktore-zerrenda.
Asteartean Afrikara joango gara Waynekin, Howard Hawksen “¡Hatari!” filmarekin (1964). Aktore-zerrenda bikaina du film honek, Elsa Martinelli, Hardy Krüger eta Red Buttonsek osatua.
Hurrengo egunean, John Wayne eta Lee Marvinek abentura dibertigarria biziko dute Pazifikoko hegoaldeko uhartean, “La taberna del irlandés” filmean (1963). Kolpeak nonahi ikusi ahal izango ditugu John Forden zuzendaritzapean egindako pelikula honetan.
Ostegunean, Henry Hathawayren "El fabuloso mundo del circo" (1964), eta aktore-zerrenda paregabea: Rita Hayworth eta Claudia Cardinale, besteak beste.
Omenaldi txiki hau amaitzeko, John Wayni Oscar sari bakarra eman zion filma jarriko dugu, Henry Hathawayren “Valor de ley” (1969). Waynek ordainsari bila dabilen bihotz oneko zurruteroarena egiten du (Rooster Cogburn ) bertan. Honekin batera, Kim Darby, Glenn Campbell, Robert Duvall eta Dennis Hopper gaztetxoa izango dira.
Emanaldiak, ohi bezala, 17:30etan. Zain izango gaituzue.