
gipuzkoakultura - liburutegiak
Zenbaitzuek diotenaren arabera, genero zinematografikoena da musikala, fantasia eta errealitatea konplexurik gabe nahasten dituelako. Gainera, zale ugari dute musikalek. Hori dela eta, otsailaren 5etik 9rako astean film musikal onenetako batzuk eskainiko ditugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan.
Astelehenean, Stanley Donen zuzendariaren “Un dÃa en Nueva York†(1949) eskainiko dugu, Gene Kelly eta Frank Sinatra protagonista dituen filma, alegia.
Hurrengo egunean, George Sidneyen “Magnolia†(1951) eskainiko dugu. Howard Keel eta Ava Gardner dira paper nagusiak egin zituzten aktoreak.
Asteazkenean Stanley Donenek errepikatuko du, “Cantando bajo la lluvia†(1952) klasikoarekin. Gene Kelly, Donald O´Connor eta Debbie Reynolds aktoreak dira protagonistak.
Ostegunean, Vincente Minnelli handiaren “MelodÃas de Broadway†(1953) ikusteko aukera izango dugu, eta bertan, Fred Astaire eta Cyd Charisse.
Eta, zikloa amaitzeko, azkeneko egunean Bob Fossek zuzenduriko “Cabaret†(1972) eskainiko dugu. Liza Minnelli, Michael York eta Joel Grey dira, besteak beste, filmaren protagonistak. 8 Oscar eskuratu zituen, horien artean Zuzendari onenaren saria, Emakume aktore onenarena Liza Minnellik eta Errepartoko gizonezko aktore onena Joel Greyk.
Zain izango gaituzue 17.30etan.