
2009an bete-betean sartuta, XX mendeko zuzendari original eta interesgarrienetako baten filmografia errepasatuko dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekan. Hain zuzen, Robert Altman (1925-2006) izango dugu protagonista.
Bitertakaria Museoa da erakusketaren azken egunak
Urriaren 23az geroztik, Vigoko MARCO museoarekin batera ekoitzitako erakusketa izan dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan: Bitartekaria Museoa da. Erakusketa larunbatean amaitzen da, beraz azken egunetaz gozatzeko aukera.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko dominarekin omenduko du Mikel Laboa kantariaren ibilaldia, abenduaren 23an, asteartea, arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango den ekitaldian.
Azaroaren 26tik urtarrilaren 23ra, Aisiaren aurkikuntza erakusketa izango da ikusgai KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran. Erakusketa berri hau Zumalakarregi Museoak, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko erreferentzia den zentroak, egindako ikerketa lanaren emaitza da.
Artea eta moda industriaren arteko loturei buruzko perspektiba
Ostegunean, abenduak 18, 19:30etan KOLDO MITXELENA Kulturunean, Artea eta moda industriaren arteko loturei buruzko perspektibari buruzko klase magistrala eskainiko du Eugenio Recuencok MID_E Nazioarteko Erakustaldiaren harira.
Azaroaren 24tik 26ra Antiqua Antzinari Buruzko XV Jardunaldiak izan genituen KOLDO MITXELENA Kulturunean. Adituek antzinako Txinari buruz hitz egin zuten. Ez bazenuten etortzeko aukerarik izan, orain Antiquaren webgunean irakurri ditzakezue hitzaldiak.