
Bi astez inbentarioa egiteko itxita egon ondoren, astelehenean, abuztuak 18, berriz irekiko dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegia. Gainera, berritze lanak egiteko itxita egon den Fonoteka ere irekiko dugu.
Kontrajokoak, bideojokoari buruzko lantegia
Ekainaren 26tik simulazioa, biolentzia eta arriskuaren kontzeptuak ditugu aztergai KOLDO MITXELENA Kulturuneko Erakustaretoan, Try again erakusketan. Gai honetan gehiago sakontzeko, irailaren 8tik 12ra bideojokoari buruzko workshopa egingo da Artelekun: Kontrajokoak.
Esteban Antxustegiren liburu berriaren aurkezpena
Asteazkenean, hilak 25, 19:30ean, Esteban Antxustegik El debate nacionalista. Sabino Arana y sus herederos liburu berria aurkeztuko du KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian.
Labirintoan sartzeko azken egunak
Uztailaren 4an Labirintoaren erbestean. Literatur jolasa erakusketa hasi zen KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbaran. Bertan, haur eta gaztetxoek, jolasaren bidez, migrazioen munduan barneratzeko aukera dute. Oraindik erakusketara gerturatu ez direnek larunbata, abuztuak 23, dute horretarako azken eguna.
Ostegunean, hilak 19, Stock 13 zikloko hirugarren audizio komentatua izango dugu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian. Ziklo honi amaiera emateko, Anjel Lertxundi idazle eta zinemagile oriotarraren soinu banda pertsonala ezagutuko dugu.
Auspoa bildumaren liburu berri bat dugu esku artean. Udan gauden arren, eguberritan mugiltzen gaituen liburu bat, hain zuzen. Antonio Zavalak hasitako bildumaren 310.a dugu Gabon eskeko bertsoak (1814-2000) liburua. Izenak dioen bezala, ia 200 urteko tradizioa biltzen du.