gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko uztailaren 31, larunbata

gipuzkoakultura - jarduerak

« Irakurketa taldeak Artelekun: Literatura larrutuz eta Viena, mendearen hasiera | jarduerak | Artelekuko Mugimenduzko irudien laborategian parte-hartzeko azken egunak »

Etxahun-Iruri, kultura zuberotarraren arima
2010/02/16

Etxahun-IruriAurtengo KOLDO MITXELENA Kulturuneko Iparraldea Bertan! zikloan, Etxahun-Iruriri (1908-1979) tartetxo berezia egingo diogu. Txirularia, kantagilea, bertsolaria eta bederatzi pastoralen egilea, Pierre Bordazarre Zuberoako Iruri herriko Etxhaunia etxean jaio zen 1908an eta, ohitura zaharra jarraituz, Etxahun goitizena hartu zuen.

Etxahun-Irurien pastoraletako gaiak euskal kulturan oinarrituta zeuden beti eta hori berrikuntza handia izan zen; pastorala eraberritu zuela esan ohi da.

Txirula jotzaile fina zen, nahiz eta ez zuen solfeorik sekula ikasi, ezta horretarako gogorik izan ere. Baserrian lanean zegoela bururatzen zitzaizkion bere kantetako doinuak, ez zen paper aurrean idaztera esertzen. Hala, hainbat kanta eder sortu zituen, horietatik ezagunena Agur Xiberua:

Etxahun-Iruri maskaradan

Sor lekhia ützirik gazte nintzalarik,
Parisen sarthü nintzan korajez betherik.
Plazerez gose eta bürian hartürik
behar niala alegera bizi
Bostetan geroztik, nigar egiten dit,
Xiberua zuri.

Agur Xiberua,
bazter güzietako xokhorik eijerrena
Agur sor lekhia,
zuri ditit ene ametsik goxuenak.
Bihotzaren erditik
bostetan elki deitadazüt hasperena;
zü ützi geroztik
bizi niz trixterik,
abandonatürik,
ez beita herririk,
Parisez besterik,
zü bezalakorik.

Etxahun-Iruri maskaradan

Palazio ederretan gira alojatzen,
eta segür goratik aide freska hartzen;
Gain behera soginik beitzait üdüritzen
Orhigaen nizala agitzen
Bena ez dira heben
bazterrak berdatzen,
txoriak kanthatzen!

Agur Xiberua,
bazter güzietako xokhorik eijerrena
Agur sor lekhia,
zuri ditit ene ametsik goxuenak.
Bihotzaren erditik
bostetan elki deitadazüt hasperena;
zü ützi geroztik
bizi niz trixterik,
abandonatürik,
ez beita herririk,
Parisez besterik,
zü bezalakorik.

MaskaradaMaskarada

Ametsa, lagün nezak ni Atharratzerat,
ene azken egünen han iragaitera,
Orhiko txoriaren khantüz behatzera,
pharka ditzan nik egin nigarrak.
Hots, xiberutarrak,
aintzinian gora
euskualdün bandera.

Agur Xiberua,
bazter güzietako xokhorik eijerrena
Agur sor lekhia,
zuri ditit ene ametsik goxuenak.
Bihotzaren erditik
bostetan elki deitadazüt hasperena;
zü ützi geroztik
bizi niz trixterik,
abandonatürik,
ez beita herririk,
Parisez besterik,
zü bezalakorik.

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net