gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko martxoaren 18, osteguna

gipuzkoakultura - jarduerak

« Claudio Rodríguezen Don de la ebriedad KMK-ko olerki topaketetan | jarduerak | Martxoan, Iparraldea Bertan! KOLDO MITXELENA Kulturunean »

Andoni Salamero poeta eta Ttxikia ta Handia txalapartariak KMK-ko olerki topaketetan
2010/02/04

txalapartaOstiralean, otsailak 5, KOLDO MITXELENA Kulturuneko olerki topaketei amaiera emateko, Andoni Salamerok Hitz-bidean ttakunka eskainiko digu eta Ttikia ta Handia txalapartariek musikaz lagunduko dute. Aurreko egunetan bezala, saioa Areto Nagusian izango da 19:30ean.

Andoni Salamero idazlea eta euskarako irakaslea Oñatin. Poesiak bizitzan duen garrantzia erakusten saiatzen da bere lanaren bidez. Hits&Fits literatura taldean sartu zen 1992an eta, geroztik, poesia eta musikako hainbat emanalditan hartu du parte. Poeta polifazetikoa da. Hatsa Elkarteak antolatzen dituen topaketetan kolaboratzen du eta elkarte horrekin hainbat lan argitaratu ditu, bai bereak baita bere ikasleenak ere. Salameroren obraren zati bat Poesia eta etorkizuna poeta gazteen antologian (Gipuzkoako Foru Aldundia) aurki daiteke. Bere poemak naturaz eta gizakiaren bizialdiaren transzendentziaz mintzo zaizkigu. Bere azken liburuak Zu. Ni. Bi. Bidean... (2004) eta Bide ertzeko printzak (2006) dira.

Jean Claude Enrique eta Txomin Dhers de Lopeteguy urruñarrek osatzen dute Ttikia ta Handia txalaparta taldea. Txalapartaren tradizioa jorratzen ari dira aspalditik Ziburuko eskolan. Elkarlanean aritu dira hainbat musikarirekin -Jesus Artze eta Juan Mari Beltran, esate baterako- eta musikako eta poesiako hainbat egitasmotan parte hartu dute.

KOLDO MITXELENA Kulturunera etortzerik ez baduzue, ikuskizuna zuzenean jarrai dezakezue KMK Zuzeneanen bidez.

Topaketen programa osoa eta informazio gehiago (PDF, 334 KB).

Argazkia: nyë

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net